Mikroalgak gero eta gehiago erabiltzen dituzte ikertzaileek elikagai jasangarri berriak garatzeko. Mikroorganismo horiekin pentsu eta bazkak abereentzat, irin aberatsak Omega-3n eta lipidoak giza kontsumorako, bitamina-osagarriak barne, bezalako elikagaiak sor daitezke. Biologo eta ingeniarien diziplina anitzeko talde batek osatua, Basque Algae and Engineering Aplication (BAEA) startup bizkaitarrak mikroalgak hazteko argiztapen-sistema automatizatua asmatu du argi-baldintzak kontrolatu eta monitoritzen dituena.
Enpresak sortutako ‘Algaverso ‘sistema, patente nazionala lortzeko zain dago, eta LED argien igorpen bat da. Honek, aplikazio mugikor baten bidez, igorri behar den argia eta bere potentzia etengabe kontrolatzen du mikroorganismoen hazkundea errazteko. “Bere lehiakideak ez bezala, SIA (Argiztapen Sistema Automatizatua) % 100eko Leds sistema moldagarria da, modularra, mugikorreko aplikazio batek monitorizatu eta kontrolatzeko gai dena, eta mikroalgei hazkuntza optimorako edozein argi-baldintza eman ahal izateko bereziki diseinatua dago”, zehazten dituzte proiektuaren arduradunak.
Sistema berritzaile honen bidez lortzen diren mikroalgak ‘kalitate handiko’ produktuak dira, eta “azken miliako faktorea aprobetxatuz, euskal nekazaritzako elikagaien sektore osoa hornitu nahi dugu”, BAEAtik azaldu dutenez. Proiektuko sustatzaileek azpimarratu dutenez, Algaverso “gizartearekin hiru ikuspuntutatik konprometitutako ekosistema da: teknologikoa, biologiko-ekologikoa eta soziala”.
Startupak sorturako teknologiak eskaintzen dituen abantailei dagokienez, honako hauek azpimarratu daitezke; kostuak murrizteko osagaia nabarmentzen dute; Kostuen murrizketa, mikroalgen hazkuntza hobetzeko ahalbidetzen duten tresnak sortzen direlako eta horrekin batera beste abantail biologiko bat nabamentzen da, hala nola, “etorkizunean mikroorganismo horiek ikertuko direlako industriaren deskarbonizazioan erabiltzeko”, diote enpresatik. “Enpresa txiki eta ertainak deskarbonizatzen lagundu nahi dugu, mikroalgak ekoiztuz eta haien intereseko produktuak ateraz”.
info+: algaverso.com
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?