Industria Digitala laguntza programaren aurtengo deialdia dakar azalera gaurko IndeusBerrik, martxoaren 29an Zibersegurtasun Zentroaren eskutik egingo den Zibersegurtasuna industrian jardunaldiarekin batera. Euskaltzaindiaren Hitzak Lege erakusketa ibiltaria eta Enpresa Digitalak antolatutako Tik Tok Marketing ikastaroa ere jasota daude buletin honetan. Industria Berriaren Hiztegitik hartutako berba, azkenik, hau: BITCOIN
‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria Gipuzkoako Batzar Nagusietan.Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako batzar nagusiekin elkarlanean antolatutako erakusketak dokumentuen informazioa duten 14 panel fisiko ditu, hiru ataletan banatuta: aldeen arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta testu parajuridikoak. Gainera, 2 panel elkarreragile, 3 panel argiztatu eta 2 bitrina (jatorrizko dokumentuak erakusteko) egongo dira.
"Zibersegurtasuna Industrian" Jardunaldia martxoaren 29an, Zibersegurtasun zentroaren eskutik.Sistema industrialak eta teknologia operatiboa (OT) gero eta lotuago daude, eta horrek erakundeen esposizio-arriskua esponentzialki handitzea dakar. Automatizazio industrialeko ekipoek informazio korporatiboko teknologiak heredatu dituzte, eta horiekin batera, informazioaren segurtasunari dagokionez dituzten arazoak. Jardunaldia euskaraz izango da, 90 minutuko iraupena edukiko du eta zoom plataformaren bitartez egingo da.
SPRIren Industria Digitala laguntza-programaren aurtengo deialdia ireki da.Industria Digitalak 18.000€-rainoko laguntzak eskaintzen ditu enpresako eta urteko diagnostikoen arloko proiektuetarako edo/eta EIKTak txertatzeko enpresen produktu, prozesu eta zerbitzuetan, hau da, euren balio-katean. Proiektu horiek hainbat arlotakoak izan daitezke: lainoko zerbitzuak, Cloud zerbitzuetarako migrazioak, Big Data, errealitate birtuala, smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, enpresen kudeaketako sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa eta telelana.
“Bitcoin” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Kriptodiru-mota, kode-irekiko P2P sare deszentralizatu eta enkriptatu bat oinarri duena. Bitcoin protokoloa 2009an sortu zen. Txanpona jaulki eta kontrolatzen duen banku zentral bat egon ordez, nodo-multzo bat dago, produkzioa kontrolatzen duena (inflazioak eta iruzurrak saihesteko) eta egiten diren transakzio guztien erregistroa gordetzen duena (txanponaren fidagarritasuna bermatzeko). Erabiltzaileek programa bat instalatzen dute beren dirua eta transakzioak kudeatzeko, eta programa horrek transakzioen berri ematen die sareko nodoei, batean sartzen den diru guztia beste batetik irten dela egiaztatzeko, betiere pribatutasuna bermatuz.
Martxoaren 31n TikTok marketingi buruzko ikastaroa egiteko aukera eskaintzen digu Enpresa Digitalak.TikTok plataforman erabiltzaileek bideo laburrak sortu eta partekatzen dituzte musika-rekin, efektuekin eta hainbat filtrorekin. TikTok-ek arrakasta handia lortu du mundu osoan, bereziki gazteen artean, eta markak, jada, publiko zabalago batengana iristeko komunikazio estrategien barnean sartu dute sare sozial hau. Besteak beste, enpresa pribatuetako eta erakundeetako gerenteei, komunikazio eta marketing sailekoei eta ekintzaileei dago zuzenduta ikastaroa.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?