EBren kalkuluen arabera, datuaren ekonomiak 829.000 milioi eta 10,9 milioi euroko balio ekonomikoa eta enplegua sortuko ditu, hurrenez hurren. Ekosistema teknologiko hasiberri honetan dihardu Global Data Quantum euskal startupak, adimen artifizial eta konputazio kuantikoa konbinatzen dituena, bizitza errealean eragina izango duten algoritmoak garatzeko.
Oinarri teknologikoa duen enpresa Quantum Ecosystem estrategiaren parte da. Bizkaiko Aldundiak eta Lantikek enpresak bultzatu dute estrategia hori, euskal ekosistema sozioekonomikoa erreferente izan dadin datorren agertoki teknologikoan, hau da, bigarren belaunaldiko konputazio kuantikoan.
“Konputazio kuantikoaren munduan aldaketa bat gidatzen ari gara, lan-aukera amaigabeei atea irekiko diena: datuak modu eraginkorrean kudeatzen ditugu, erabakiak hartzea ahalik eta errazena eta azkarrena izan dadin”, azaldu dute bere arduradunek.
Global Data Quantum-ek proiektuen kudeaketa integralean eta aholkularitza espezializatu batean zentratzen ditu bere zerbitzuak. Lehenengo kasuan, teknologia kuantikoa aplikatzen du, garraio-floten antolamendua optimizatzeko, prozesuak mekanizatzeko, kontrolak eta ikuskapenak egiteko, kostuak murrizteko proposamenak egiteko eta emaitzak optimizatzeko.
Bigarren kasuan, aholkularitzari dagokionez, bere zerbitzuak “GJHetara egokitzen diren eta garapen ekonomikoari, kalitatearen estandarrei eta emaitzen eraginkortasunari eusten dieten konponbideak eskaintzera bideratzen ditu”, adierazten dute startupetik.
Beren teknologia berritzailea eskaintzen dieten sektoreei dagokienez, askotarikoak dira. Horrela, garraioan eta logistikan, industrian, publizitatean eta hedabideentzat lan egiten dute, bai eta kirol-emaitzen eremu profesionaletan ere. “Guere bezeroen negozioa monitorizatzen dugu datuen azterketa sakonaren bidez, agertokiak simulatzeko, prozesu konplexuak hobetzeko, eguneroko jarduera planifikatzeko eta emaitzak aurreikusteko”.
info+: globaldataquantum.com
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?