Urteak dira osasunaren eta ongizatearen sektorea garapen-aukera handiko merkatu-nitxo gisa posizionatu zela. Berrikuntza-maila handiko hainbat enpresak pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako soluzioak, produktuak eta zerbitzuak ikertu eta eskaintzen dituzte. Esparru horretan oso ikuspegi desberdinetatik bidea zabaltzen ari diren Arabako proiektu ekintzaileen zenbait adibide izan ditugu Europe Week Startupean barne hartutako Ekin Breakfast honetan.
Onak proiektuko Adrian Iriarte ezagutzen hasi ginen, eta higiene pertsonaleko egunero erabiltzeko soluzio jasangarrien bere proiektuari buruz hitz egin zigun. Adrianek ekintzaile gisa duen esperientzia kontatu zigun, baita Onak proiektua imasmed laborategiaren barne-ekintzailetzako arrakasta bati gehitzen zaion ekintzailetza baten emaitza dela ere.
Cori Better Diabetes proiektuko Asier G. Morato izan zen arratsaldeko bigarren hizlaria. Diabetesa zaintzea errazten duen aplikazio bat dugu. Asierrek esan zigunez, “osasunaren sektorean ekintzailetzan aritzea, modu zailean jokatzea da praktikan”, baina hori ez da inolako eragozpena izan “Cori” proiektuan lanean jarraitzeko. Azaldu zigunez, “amore eman ez dezazun zure eguneroko bizitzan laguntzen dizun entrenatzaile pertsonala da Cori”, adimen artifizialak bultzatutakoa.
eProcessMed enpresako Sebastián Armijos izan genuen ondoren. Produktu medikoen digitalizaziorako soluzioak eskaintzen ditu bere enpresak, osasunaren industriaren barruan hiru arazo handirentzako soluzioak aurkitu nahi izatetik sortzen den funtsezko zerbitzu bat baita digitalizazio hori, honako hiru hauentzat, hain zuzen ere: sendagileek egunero aurre egin beharreko gehiegizko papeleo edo paper-kontuak, pazienteen datu medikoen kudeaketa eta pribatutasuna, eta jasangarritasuna. Proiektu honek arazoak bideratzea lortzen du segurtasun estandar handienekin aztertutako baimenak biltzen eta administratzen dituen software baten bidez.
Amaitzeko, Optimus3D proiektuko Alberto Ruiz de Olanok itxi zuen Ekin Breakfast hau, eta osasun-arloko diseinu eta fabrikazio gehigarriko soluzioei buruz hitz egin zigun. Osasun-arloan ingeniaritzara eta aholkularitzara, fabrikaziora, eta ikerketara eta garapenera bideratutako ekintzailetza-proiektu bat da Optimus.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?