Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 Marzo, 2023 Berrikuntza

SPRIk argi azpimarratu du aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak zerikusia duela lehiakortasun handiagoa izatearekin

Halaxe jakinarazi du Nazio Batuen Garapen Industrialerako Erakundeak antolatutako Politika Industrialei buruzko Foro Multilateralean

SPRIk argi eta garbi azpimarratu du “aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak zerikusia duela lehiakortasun handiagoa izatearekin”. Horixe esan du UNIDOk (Nazio Batuen Garapen Industrialerako Erakundea) antolatzen duen Multilateral Industrial Policy Forum foroan eta, zehazkiago, “Gender and Industrial Policy” izeneko saioan, non elkarrizketa dinamiko bat sustatu baita industria sektoreko emakumeen sustapenarekin konprometituta dauden hainbat alderdiren artean.

Joan den urtearen hasieratik egin duen bezala, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendari Cristina Oyónek mezu hori helarazi du  eta txosten bat ere aurkeztu du, non industria-enpresetako berdintasunaren eta euren lehiakortasun-mailaren arteko erlazioa aztertzen baita.

World Manufacturing Foundation-eko aditu taldea

World Manufacturing Foundation-eko (SPRIren ordezkari Cristina Oyón Fundazio horretako kide da) nazioarteko aditu taldeak argi dio “genero berdintasuna ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta funtsezkoa dela industriaren lehiakortasuna bermatzeko”.

Ildo beretik, nazioarteko hainbat organismoren ikerketek ziurtatzen dute enpresetako genero-aniztasunak erlazio zuzena duela lehiakortasunarekin. Baieztapen horrek analisirako puntu berri bat eskaintzen du, eta halaber indartu  egiten du negozioetan genero-ikuspegia sartzearen eta enpresen lehiakortasuna areagotzearen arteko lotura.

Ideia hori bultzatzeko, SPRIk metodologia bat garatu du aztertzeko zein erlazio dagoen industri arloko enpresen berdintasun-mailaren eta euren lehiakortasun-mailaren artean, eta frogatu du aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izateak baduela zerikusia lehiakortasun handiagoa izatearekin.

Metodologia hori Euskadin probatu da, ingurune paregabea baita teoria proban jartzeko; izan ere, emakumeak Euskadiko biztanleria aktiboaren % 44 inguru dira, baina portzentaje hori nabarmen murrizten da industri arloko enpresetan, non langile guztien % 21 bakarrik baitira emakumeak.

Industri arloko 500 enpresak parte hartu dute azterlanean. Metodologiari jarraiki, enpresa parte-hartzaile guztiek kalkulatu dituzte euren berdintasun- eta lehiakortasun-indizeak.

Lehiakortasun-indizea kalkulatzeko hainbat datu hartu dituzte kontuan, besteak beste, enpresaren nazioartekotze maila, izaera berritzailea eta fakturazioan nahiz enpleguan izandako hazkundeak. Berdintasun-indizea kalkulatzeko, berriz, aintzat hartu dira sailka eta postuka (segregazio horizontala eta bertikala) dauden emakumeen portzentajeak, kontziliaziorako neurriak eta berdintasunarekiko konpromisoa.

Hortaz, aztertutako laginean frogatuta geratu da badagoela erlazio positibo bat bi alderdi hauen artean: emakumeek enpresetan duten presentzia eta enpresetako berdintasun-politikak batetik, eta lehiakortasun-maila bestetik.

Gero eta datu gehiagok diote genero-arrakalak ondorioak dituela enpresen produktibitatean, eta berdintasuna ez dela bakarrik giza eskubide kontu bat, baizik eta zerikusia duela enpresen lehiakortasunarekin

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak