Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 Marzo, 2023 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna

SPRIk agenda bat prestatuko du enpresa industrialen eta industria adimenduneko espezialista digitalen arteko bilerekin

“Networking Empresarial 2023 - Smart Industry” Kongresua bereziki zuzentzen zaie industria adimendunarentzat eskuragarri dauden teknologiak ezagutu nahi dituzten automobilgintza, aeronautika, energia eta makina-erreminta sektoreetako enpresei eta zerbitzu horiek eskaintzen dituzten hornitzaileei. Ekitaldian zehar aldebiko topaketak egingo dira sektore industrial horien eta EIKTen hornitzaileen artean (aurretik izena eman behar da).

SPRIk, Enpresa Digitala ekimenaren bidez, “Networking Empresarial 2023 – Smart Industry” kongresua egingo du datorren maiatzaren 10an Bilbon, helburutzat harturik enpresa industrialen eta zerbitzu digitalak eskaintzen dituzten konpainien arteko lankidetza aktibatzea. Topaketa hau urrats bat gehiago da euskal enpresei euren eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzeko eta lehiakorrago bihurtzeko. Bertan sektore industrialetako enpresek (automobilgintza, aeronautika, energia, makina-erreminta, etab.) aukera izango dute hornitzaileen zerbitzuak ezagutzeko, eta haiek, beren aldetik, laguntza emango diete euren negozioaren errentagarritasuna hobetuko duten produktu teknologikoekin.

Kongresu honetan ETEek bertatik bertara ezagutuko dituzte “industria adimendunaren” sektoreetan eskarmentu handia duten EIKT arloko zerbitzu hornitzaileak, eta aukera izango dute haiekin bilerak egiteko eta euren negoziora ongien egokitzen diren produktu/zerbitzuen berri izateko. Hauek dira mahai gainean jarriko diren teknologiak: fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, cloud computing-a, Big Data eta zibersegurtasuna.

Industria arloko enpresek eta EIKT arloko zerbitzuen hornitzaileek beren agenda prestatu beharko dute, eta Enpresa Digitala ekimenak lagunduko die horretan.  Bilerek hitzartuta egon behar dute maiatzaren 10an kongresua egin baino lehen. Hala, parte-hartzaile bakoitzak bileren agenda pertsonalizatu bat izango du, 2 fase izango dituena:

Kongresuari hasiera emateko, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak hizpide hartuko ditu Euskadik eraldaketa digitalaren arloan dituen helburuak eta politikak, eta baita ere aurkeztuko ditu administrazioak enpresei eskaintzen dizkien laguntzak (ibilbide pertsonalizatuak) eta Euskadin laguntza-programa publikoen bitartez eskuratu daitezkeen baliabideak (teknikoak eta giza baliabideak). Gainera, Madariagak testuinguruan jarriko du Networking jarduera hau, zeinak industri arloko enpresei laguntzen baitie, lehenik eta behin, euskal industrian aplikatzen diren EIKTen potentziala eta haien hornitzaileak ezagutzen eta, bigarrenik, haiekin harremanetan jarri eta kolaboratzen. Ondoren, EIKT sektoreko enpresak biltzen dituen GAIA klusterreko zuzendari nagusi Tomás Iriondok hitzaldi hau emango du: “Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industria sektorea, NEXT eraldaketa estrategien zerbitzura”.

Foroaren lehen zati horri buru emateko, entzungai izango dira Euskadiko industria Rubén Bustamante, Carlo Gavazziko Negozio Garapeneko zuzendaria – eta Patxi Rubin, IMAR Innometaleko zuzendari teknikoa  adimendunaren parte izateko lehen urratsak eman dituzten enpresen ekarpenak, hots, enpresa horiek “industria adimendunaren alde eginiko apustuaren” lekukotzak. Euren esperientzia partekatuko dute:.

SPRIk antolatutako foro honen bigarren zatian aldebiko topaketak egingo dira, zeintzuetan enpresa parte-hartzaileek (bai sektore industrialekoek eta bai EIKTen sektorekoek) aldebiko negozio-bilerak egingo baitituzte, aurretik finkatutako agenda baten arabera, “Smart Industry Euskadi” delakoaren inguruko lankidetzak adosteko.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak