Egunean Behin jokoaren 11.denboraldia bere amaierara iristear dago, martxoaren 26an, igandean bukatuko baita. Baina denboraldiko irabazleak ez dira igandean erabakiko, hurrengo ostiralean baizik, martxoaren 31n, Euskadiko Parke Teknologikoen Donostiako campusean egingo den finalean.
Miramonen bilduko dira horrenbestez, 11.edizio honetan sailkatuko diren 100 jokalariak. Baina beste batzuentzako tokia ere egongo delakoan daude antolatzaileak, beraz bertaratu nahi duenak mezu bat bidali behar du esteka honetan klikatuz https://labur.eus/finala31. 2019az geroztik ezin izan da horrelako finalik egin pandemiagatik.
Denboraldi osoaren babesle izan den Guuk-ekin batera, Spri eta Euskadiko Parke Teknologikoak ditu laguntzaile Egunean Behin finalak. Esan beharra dago bukatzear den 11.denboraldi honetako finala ezezik, otsailaren 20ko astea ere babestu duela Sprik, INDEUS ekimenaren bidez. 50.000tik gora jokalari eta 383 milatik gora partida jokatu ziren aste horretan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?