Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Asia eta Ozeania

Japoniako Merkataritza eta Industria Ganberako ordezkariak Euskadi bisitatu dute

Bazkide komertzial garrantzitsua da aluminioaren, ekipo automotrizeen eta mekanikoen eta gai kimikoen industriari dagokionez.
Euskadi Japón VICOMTECH

Euskadi Japonia 2023 sektore anitzeko ekimena da, eta Euskadiren eta Japoniaren artean lehendik dauden harremanak areagotzea eta agerian jartzea du helburu, bai eta Euskadi Basque Country Japonian sustatzea ere.

Asmoa da harremanak indartzea eta proiektu eta lankidetza berriak sortzea erakundeen, enpresen, kulturaren, gastronomiaren eta turismoaren esparruan.

‘Euskadi-Japonia’ Urtearen barruan, joan den martxoaren 22an eta 23an, Japoniako eta Tokioko Merkataritza eta Industria Ganberako hogei ordezkarik osatutako Japoniako ordezkaritza bat Euskadi bisitatu du, euskal erakundeak eta enpresa-sarea ezagutzeko. Basque Trade & Investment-eko kontseilari delegatuak harrera egin dio taldeari Bilboko egoitzan. Bere harreran, Ainhoa Ondarzabak Japoniak gure ekonomiarentzat lehentasunezko merkatu gisa jokatzen duen papera nabarmendu zuen; herrialdea bazkide garrantzitsua da Euskadirentzat, euskal esportazioen 27. helmuga izanik, eta horien erdiak eduki teknologiko handiko sektoreetan biltzen dira, hala nola automobilgintzan eta makineria mekanikoan.

Bazkide komertzial garrantzitsua da aluminioaren, ekipo automotrizeen eta mekanikoen eta gai kimikoen industriari dagokionez. Japonia 24. postuan dago Euskadiko atzerriko presentzia iraunkorrari dagokionez. Bertan, euskal lantegi eta bulegoak daude, 4 instalazio produktibo eta 17 euskal enpresa ordezkatzen dituzten 15 bulego komertzial daude.

Ikusi hemen Euskal Enpresentzako Aukera-sektoreak Japonian)

Bidaiaren buru Kazuto Sasaki jauna izan zen, Japonia-Espainia Enpresa Lankidetzarako Batzordeko idazkari Nagusia eta Proiektuen Kudeatzaile Nagusia Japonia eta Tokioko Merkataritza eta Industria Ganberako Nazioarteko Dibisioan. Ordezkaritza JCCI Japan Chamber of Commerce and Industry, zortzi japoniar korporazio garrantzitsuetako partaideek, eta baita Jetro Japan External Trade Organization eta Japoniak Espainian duen enbaxadako ordezkariek ere osatu zuten.

Euskadi Japón MondragonDonostian topaketa bat egin zen Miramongo Parke Teknologikoan, bertako zuzendari Amaia Bernarasen eskutik. BRTA Basque Research & Technology Allianceko zuzendariak, Ricardo Buenok, Ikerketa eta Teknologiaren arloko lehentasunezko estrategiak aurkeztu zituen, Euskal Ikerketa Zentro Teknologikoen eta Lankidetza Zentroen Sarearen ikuspegi koordinatutik.

Ondoren, VICOMTECH Zentro Teknologikoa bisitatu zuten. Bertan, Julian Florez zuzendari nagusiak eta Sean Gaines, Nazioartekotzeko zuzendariak, harrera egin zieten, baita zentroko arlo operatiboetako arduradunek ere. Zentroan, euskal enpresekin lankidetzan, hobekuntza teknologikoaren eta prozesuen arloetan garatzen eta aplikatutzen dituzten hainbat adibide ezagutu zituzten.

ORKESTRA, Lehiakortasunerako Euskal Institutua, ordezkaritza horrek Donostian egindako beste bisita bat izan zen. Mari Jose Aranguren zuzendariak xehetasunez azaldu zituen Euskal Herriaren lehiakortasuna sustatzeko egiten ari diren jarduerak, ekintzara bideratutako ikerketaren bidez, nazioarteko proiekzioa duten herritarren ongizatea hobetzeko.

Mondragon Korporazioan zuzenean ezagutu ahal izan zuten lau arlo handitan (Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza) 68.000 pertsona baino gehiago enplegatzen dituzten 83 kooperatiba biltzen dituen talde industrial handienetako bat. Mondragon Internationaleko presidentea den Oscar Goitiak harrera egin zion Japoniako ordezkaritzari, eta xehetasunez azaldu zien kanpotik etortzen zaizkigun enpresa eta profesionalen artean interes handia sortzen duen enpresa-eredu bakarra.

Tecnaliaren instalazioak, Euskadiko erreferentziako teknologia-zentroetako bat, ordezkaritzak ezagutu beharreko beste esperientzia bat izan zen, eta, horretarako, Garapen Korporatiboko zuzendariak une honetan garraio eta mugikortasun jasangarriaren arloan garatzen ari diren jarduera-arlo nagusiak azaldu zituen.”Energia eta ingurumen trantsizioko prozesuaren inflexio-puntu bat “, Elena Schaeidt-ren arabera.

Garraioaren eta mugikortasunaren sektorean jarraituz, taldeak AIC – Automotive Intelligence Centerren amaitu zuen bere enpresa-bidaia. Bertan, Inés Anituak eta Raquel Piñanek, zentroko zuzendariak eta Nazioartekotze arduradunak, hurrenez hurren, erakundea eta bere jarduerak aurkeztu zituzten. Automobilgintzaren sektorerako balioa sortzeko zentro bakarra da, berrikuntza irekiaren kontzeptuan oinarritua, non enpresek lankidetzaren bidez lehiakortasuna hobetzen dute. Merkatu-orientazioaren pean, ezagutza, teknologia eta industria-garapena integratzen ditu egitura berean zentroak. Bertan, Japoniako ordezkariek AICren 4. fasea bisitatu ahal izan zuten.

Euskadi Japón BasqueTrade

Lotutako albisteak

Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Irakurri gehiago
MEDICA PANEL 14 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment eta Basque Health Cluster erakundeek Datu Sanitarioen Europako Esparruaren inpaktua aztertu dute MEDICAn
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak