Apirilaren 20tik aurrera, ETE, mikroETE eta langile autonomoek eskura izango dute merkataritza elektronikoari (eCommerce) buruzko Prestakuntza Ibilbide bat, SPRI Taldeak diseinatu eta antolatua Enpresa Digitala zerbitzuaren bitartez. Ibilbide horren helburua da merkatu digitalean duten presentzia optimizatzen laguntzea, erabaki onenak hartuta.
Jarduerak online egingo dira eta aztergai hartuko dira onlineko salmentaren oinarrizko alderdiak, esaterako, nola definitu negozio-eredu bakoitza, nola aplikatu marketineko estrategia eta onlineko salmenta optimizatzeko lagungarri izan daitezkeen alderdi guztiak. Batez ere konpainia txikienei lagunduko dieten esperientzia praktikoak aurkeztuko dira, horien bidez jakiteko euren negozioa prest dagoen merkatu digitalaren eszenatoki berriari aurre egiteko.
Prestakuntza-topaketen bidez parte-hartzaileek ikasiko dute nola aplikatu merkatu digitala sektore bakoitzean, nola aztertu lehia eta zeintzuk diren mundu digitalarekin zein onlineko salmentarekin lotutako beste faktore batzuk, esaterako, ordainketa-bideak, lege-alderdiak, web analitika, etab. Ikastaro eta tailerren edukiak osagarriak dira eta elkarren jarraian emango dira ekintza global bat osatzeko.
Ekintzen egutegia apirilaren 20an hasiko da, eduki hauekin:
Jardunaldi bakoitzean landuko diren gaiak bereziki diseinatu dira egokiak izan daitezen euskal enpresen murgiltze digitaleko maila desberdinentzat. Konpainia horiek dagoeneko lehian dabiltza Espainian 26,2 milioi onlineko erosle (internauten % 79,4) dituen plaza batean. Baina esanguratsuena da merkataritza digitalaren negozio-zifra eta bilakaera, urtean % 7,7 hazten dena (ONTSI, 2021).
“Merkataritza elektronikoari buruzko Prestakuntza Ibilbidea” bereziki pentsatuta dago honako hauek informatu eta trebatzeko: merkataritza elektronikoan oinarritutako ideia bat duten edo hobetzeko moduko merkataritza elektroniko bat duten negozio kudeatzaileak; Interneterako jauzia egiten ari diren edo epe ertainean egin nahi duten negozio fisiko baten jabe zein langileak; merkataritza elektronikoaren ingurunean lan egiten duten edo espezializatzen ari diren profesionalak (marketers, teknikariak, web kudeatzailea…), etab.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?