Eguzki-panelak instalatzeko zailtasun nagusietako bat normalean erabiltzen diren hormigoizko egituren pisua da; bai eta horiek manipulatzeko eta jartzeko makinak erabili behar izatea. Arazo hori konpontzeko, Bizkaiko Landatu Solar konpainiak Landblock sortu berri du, urez edo beste material batzuez lastatutako euskarri arina, eguzki-plakak instalatzeko denbora % 40 murriztea ahalbidetzen duena.
HDPEz (dentsitate handiko polietilenoz) egindako plastikozko euskarri bat da. Hutsik ez da 3 kg-ra iristen, baina urarekin edo beste material batzuekin (harea, legarra edo hormigoia, esaterako) lastatu ondoren, 56 eta 100 kilo arteko pisua hartzen du. “Diseinu horrek aukera ematen die instalatzaileei eta enpresei produktua askoz arinago eta errazago garraiatu eta manipulatzeko, instalazioa merkatuz eta sinplifikatuz”, ziurtatu du Alfredo Solanok, Landatu Solarreko bazkide fundatzaileak eta Negozio eta Eragiketa Garapeneko zuzendariak. “Gainera, bi zatitan egindako diseinu originalak modu pilatuan garraiatzeko aukera ematen du, eta, beraz, 174 unitate ere mugi daitezke palet batean”.
Sistema berri hori otsailean aurkeztu zen Madrilen egin zen Genera, Energia eta Ingurumenaren Nazioarteko Azokan. Sistema berri horren jatorria euskal konpainiaren beste produktu bat da, Lamaru, eguzki-instalazio flotatzaileak jartzeko sistema bat. Solanok azaldu duenez, “mantentze-korridoreak osatzen dituzten pasabideekin konektatuta dauden plataforma batzuk dira“. Horrela, bazkide sortzaileak azpimarratu duenez, “gutxi erabiltzen diren ur-xaflak bezalako espazioak aprobetxatzea lortzen da energia berriztagarria sortzeko, ekoizpen-lurra jatorrizko erabilerarako utziz”.
Horrela, bada, eta aldaketa txiki batzuk egin ondoren, konpainiak dagoeneko pilaketa-, garraio- eta erabilgarritasun-abantailez baliatzen zen produktu hori egokitu ahal izan du, estalki eta azalera lauetan erabiltzeko. Horiek autokontsumorako egoitza-instalazioetan, industria-instalazioetan edo lurzoruaren gaineko eguzki-parke handietan erabil daitezke.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?