Duela mende erdi baino gehiagotik, Cadinoxek doitasun eta tamaina handiko ekipo kritikoen fabrikazioan jardun du, fabrikazio mekano-soldatuan oinarrituta. Fabrikazio mekanikoko proiektuen kudeatzaile integral bihurtu da, eta proiektu bakoitza neurrira eginda dago. “Tamaina handiko pieza metalikoak, konplexuak eta doitasun handikoak fabrikatzen ditugu, eta hainbat aplikaziotarako erabiltzen ditugu. Guztiak ere proiektu aipagarrietan erabiltzen dira”, Peio Lakarta Cadinoxeko zuzendari komertzialak ziurtatu duenez.
Proiektu horien artean daude, besteak beste, Alemanian fenomeno meteorologikoak ulertzen laguntzeko hodeiak simulatzeko erabiltzen ari den huts-kamera bat, sateliteak probatzen diren Estatu Batuetako simulazio espazialeko beste kamera bat, edo munduko handiena den espalazio bidezko neutroiak sortzeko kamera, Suedian, arlo zientifiko eta teknologiko ezberdinetan aplikazioak dituzten material berriak ikertzeko.
Euskal enpresak 85 langile ditu, eta “ura ponpatzeko sistemetarako piezak, energia sortzeko turbinak, industria aeroespazialerako osagaiak edo munduan zehar banatutako instalazio zientifikoetarako huts-kamerak fabrikatzen ditu, konpainiaren ordezkariak aitortu duenez.
Horrela, Gipuzkoako enpresak 17 milioi euro fakturatu zituen iaz, 2021ean baino % 54 gehiago. Fakturazioaren % 60 esportaziotik dator, batez ere Alemaniatik eta Frantziatik. “Gainera, eskaeren errekorra lortu genuen 2022an, 29 milioi eurokoa”, Lakartak zehazten duenez.
Lan egiten duen sektoreen artean energia sortzeko modu desberdineko soluzioak daude: hidroelektrikoa eta eolikoa, neutronikoa, partikula-azeleragailuak, fusioa… Bezero ugari ditu, hala nola CERN (Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundea), ESS (Espalazio bidezko Neutroien Europako Iturria) edo ILL (Laue-Langevin Institutua). “Sektore batzuekin sortu ginenetik, lanean ari gara, ia 60 urtez, paperaren industria, esaterako”, aipatu du.
2021az geroztik, Gipuzkoako enpresak ‘Cadinox Technology Center’-a garatu du, “fabrikazioan erabili daitezken prozesu eta teknologia berriak ikertzeko gunea, etorkizuneko digitalizazioaren eta robotizazioaren erronkei aurre egiteko”, zuzendari komertzialak aitortu duenez. Gainera, enpresak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du, bere produkzio-sisteman bi lan-ildo ezarrita. “Digitalizazio globaleko prozesu batean gaude, eta erabakiak hartzera bideratutako software adimendun bat dugu, 4.0 industrian oinarritua (AXON), adimen artifizialeko simulagailu eta tresnekin, epeak optimizatzeko eta gero eta zorrotzagoa den merkatu batean lehiakorrak izateko aukera ematen diguna”, aurreratu du Peio Lakartak.
Etorkizunari begira, “gure nazioarteko presentzia areagotzea, berriztagarrietan inbertitzea eta jasangarriagoak izatea, eta prozesuak optimizatuz (digitalizazioa, prozesuen automatizazioa, soldaduren robotizazioa) gure lehiakortasuna handitzea” dira euskal konpainiaren helburuak, zuzendariak aipatu duenez.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?