Industriarako enpresen kudeaketako softwarean espezializatutako Spyro enpresa gipuzkoarrak eta Kenos Technology aholkularitza teknologiko eta software garapeneko enpresak banaketa-akordio bat lortu dute, zeinaren bidez Kenos izango baita Spyro ERP konponbide-multzoaren Kataluniako banatzaile bakarra.
Aliantza horri esker, Spyro enpresa donostiarrak partner bat izango du Kataluniako merkatuan bere produktua errotzen laguntzeko. Akordioa Kenosek Bartzelonan duen egoitzan sinatu dute Kenosen bazkide fundatzaile Carlos Fernández eta José Antonio Jovek eta Spyroko zuzendari kudeatzaile Ricardo Gonzálezek.
Sektoreko hainbat profesionalek 2018an sortua, Kenos Technology-k aholkularitza eskaintzen du, eta baita ere enpresen kudeaketako softwarea garatzeko zerbitzuak. Gaur egun 80 langile ditu eta hiru milioi eurotik gora fakturatzen du. Bera arduratuko da Spyro ERP konponbideen merkaturatze, aholkularitza eta ezarpenaz. José Antonio Jovek azaldu duenez, “akordio honi esker gure bezeroek hornitzaile bakarra izango dute konponbidea eta zerbitzuak hasi eta buka eskaintzeko, hurbileko zerbitzu pertsonalizatu batekin”.
Spyro Software enpresak 40 urteko ibilbidea dauka eta negozio industrialen prozesuetarako softwarea garatzen espezializatuta dago. Ricardo González zuzendari kudeatzailearen arabera, aliantza honen bitartez “aitorpen bat egiten diogu Spyrok bezeroen negozio-prozesuetako errendimendua eta eraginkortasuna hobetzen duten konponbideen garapenean eta euskarri-zerbitzuetan daukan esperientziari”.
Bere sistema modularrari esker, Spyro ERP softwareak erantzuna ematen die ETE industrialen eta balio-kate industrialaren premiei. Softwarea pertsonalizatu, aldatu eta egokitzeko aukera, gehi Kenos Technology enpresako garapen taldearen kalitatea izan dira banaketa-akordio hau egiteko arrazoi nagusiak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?