Jorraileko azken IndeusBerri honek maiatzean egingo diren hiru ekitaldi ditu ardatz nagusi: alde batetik Garaia Enpresa Digitalak eskainiko duen G4ra migratzeko tailer praktikoa, bestetik Ikergazte 2023 ikertzaile euskaldunen bosgarren kongresua eta Enpresareanek antolatutako Mugaz gaindiko lan-harremanei buruzko foroa. Eta amaitzeko, astero legez, Industria berriaren hiztegiko kontzeptu berri bat: Sistema ziberfisiko.
GA4ra migratzeko tailer praktikoa maiatzaren 3an, Enpresa Digitalaren eskutik.Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango ditugu lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean has zaitezen alferrikako pausorik eman gabe. Google Analytics 4ra migrazioa egin nahi duen edonorentzat zuzendutako tailerra da, baita zuzenean GA4rekin lanean hasi nahi duen edonorentzat ere. Tailerra Garaia Parke Teknologikoan egingo da.
Enpresarean Foroa: Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian, maiatzaren 24an, Irungo Ficoban.Lan egiteko moduak, mugaz gaindiko lan harremanak garatzeko baliabideak, erraztasunak eta harreman horietan euskarak duen papera aztertzea izango da topaketaren helburua. Alde batetik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten den lanean euskarak duen papera aztertuko da eta, beste alde batetik, bi eremuetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutu.
Ikergazte 2023: Ikertzaile euskaldunen 5. kongresua egingo da maiatzaren 17tik 19ra Donostian. 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin Ikergazte kongresuan. 155 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak antolatu ditu UEUk.
“Sistema ziberfisiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Algoritmo informatikoek kontrolatutako edo monitorizatutako mekanismoa, Internetarekin eta haren erabiltzaileekin estuki integratuta dagoena. Teknologia informatikoak, elektronikoak eta komunikazio-arlokoak edozein motatako gailuetan ezarriz gero, “adimendun” bihurtzen dira gailu horiek eta, beraz, eraginkorragoak. Sistema ziberfisikoak txertatuta daude gure garraio-sistemetan, automobiletan, fabriketan, industria-prozesuetan, ospitaleetan, bulegoetan, etxeetan, hirietan eta gailu pertsonaletan, eta elkarren artean lotutako elementuen belaunaldi berri bat osatzen dute.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?