Loraila estreinatzeko, IndeusBerrik hainbat albiste bildu ditu: Zibersegurtasuna teleprestakuntzan jardunaldia antolatu du Zibersegurtasun Zentruak maiatzaren 9 eta 10erako; Gladys Saria abiarazi dute Puntueus eta EHUk; Langune Gaia Klusterrean integratu da; maiatzaren 24an Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian jardunaldia egingo da Enpresareanen eskutik; eta amaitzeko, astero bezala, Industria Berriaren Hiztegiari maileguan hartu diogun kontzeptu berri bat: Teknologia Haptikoa.
LANGUNE, Hizkuntza Industrien Elkartea Euskal Herrian, GAIA Klusterrarekin integratu da.Bi erakundeek azpimarratu dute integrazioak onura nabarmenak ekarriko dituela hiru ardatz nagusitan. Alde batetik, talentua erakartzeko, “elkarrekin lan eginez gero eta erakargarriagoak izango gara talentua garatzeko eta atxikitzeko aukera emango duten dimentsio handiagoko lankidetza-ekimenak garatzeko gai izango gara”. Bigarrenik, I+G+b indartuko da sektorera egokitutako teknologien garapenari esker. Azkenik, integrazioak merkatuetan posizionamendu hobea izatea ahalbidetuko du “LANGUNEko eta GAIAko enpresek elkarren osagarri izango baitira eta indar eta balio handiagoarekin iritsi ahal izango direlako beste merkatu batzuetara”.
Abian da euskal ingurune digitaleko emakumeen lana aitortzen duen Gladys Saria. PUNTUEUSek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren eta Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundearen babesarekin, eta Danobatgroup industria-taldearen eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntzarekin, Gladys Sariaren hirugarren edizioa aurkeztu dute. Sariak euskal ingurune digitalean lan egiten duten emakumeen eginkizuna aitortzen du, hauen ibilbidea eta proiekzioa sarituz. Honen bidez, neska gazteak ibilbide teknologikoari ekitera animatzea du helburu, horrela euskal erreferente berriak sortuz.
Teleprestakuntzan Zibersegurtasuna jardunaldia maiatzaren 9an eta 10ean.Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak antolatutako jardunaldi honetan, sortzen dugun informazioa biltegiratzearen arriskuak, irakasleen eta ikasleen arteko komunikazio-bideak nola segurtatu, datuak publikoki ez erakusteko plataforma desberdinak nola konfiguratu, pasahitzen erabilera segurua eta horien kudeaketa, hodeia/biltegiak behar bezala erabiltzea eta informazioa partekatzea, etab.-en erabilera egokia erakutsiko ditugu. Onlineko jardunaldia honen iraupena 90 minutukoa izango da.
“Teknologia haptiko” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Ukimenaren zentzumena erreproduzitzen duen teknologia. Helburua da interakzio-sentsazio errealagoa lortzea, erabiltzaileari indarrak, bibrazioak, mugimenduak edo ukimen-sentsazioak transmitituz. Estimulazio mekaniko horrek hainbat aplikazio izan ditzake: ordenagailu bidezko simulazio batean objektu birtualak sortzen laguntzea, objektu birtual horiek kontrolatzea eta makinen eta gailuen urrutiko kontrola hobetzea.
Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian, maiatzaren 24an, Irungo Ficoban Enpresarean Foroaren eskutik.Lan egiteko moduak, mugaz gaindiko lan harremanak garatzeko baliabideak, erraztasunak eta harreman horietan euskarak duen papera aztertzea izango da topaketaren helburua. Alde batetik, administrazio publikotik bi lurraldeetako harremanak sustatzeko egiten den lanean euskarak duen papera aztertuko da eta, beste alde batetik, bi eremuetan lan egiten duten enpresen esperientzia eta testigantzak ezagutu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?