Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 maiatza, 2023 Eraldaketa digitala

BAIC-ek ekitaldi bat antolatu du, non bertatik bertara aurkeztuko baitira adimen artifiziala aplikatu duten industri arloko bost kasu erreal

Bizkaiko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroaren BAT dorrean egingo da hilabete honetan I. Dataton Euskadi ekitaldia

Basque Artificial Intelligence Center-ek (BAIC), hots, Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak -zeina 2001ean sortu baitzen teknologia berri horren erabilera azkartzeko industrian- ekitaldi bat antolatu du maiatzaren 18an adimen artifiziala darabilten industri arloko bost kasu erreal aurkezteko.

Ekitaldia I. Dataton Euskadi izeneko ekimenaren barruan egingo da, eta  Dataton Euskadi, berriz, Espainiako IndesIA elkartearen laguntzarekin antolatzen da. Espainiako bederatzi enpresa handik osatzen dute industriarako adimen artifizialaren elkarte hori: Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica, Microsoft, Airbus, Ferrovial eta Inditex. Euskadiko I. Dataton ekitaldiak aukera emango du Euskadiko enpresa garrantzitsuen adimen artifizialaren munduan murgiltzeko. Enpresa horiek, adimen artifizialeko konponbideetan adituak diren hornitzaile teknologikoekin batera, arazo errealentzako konponbideak garatuko dituzte, datuen zientzia eta domeinuaren ezagutza aditua uztartzen dituzten ereduak eta algoritmoak garatuta.

Maiatzaren 18an, amaiera-ekitaldian, hizpide hartuko dira ETEek eta tokiko enpresek eskainitako industri arloko bost erronka erreal horiek. Hornitzaile teknologikoek hiru egunetan ebatziko dituzte erronkak –erronka bana– adimen artifizialaren bidez.   Diziplina anitzeko taldeek oso modu dinamikoan azalduko dute garatu duten konponbidea eta nolako inpaktua izan dezakeen euren negozioan.

Zehazki, erronkak dira: produkzio-lerroaren kontsumo energetikoaren predikzioa, hortz-egituren segmentazioa 3D irudietan, material medikoen eskaeraren predikzioa, motor industrialetako anomalien detekzioa eta ingeniaritzako proiektu bateko zereginen optimizazioa.

Ekitaldia, beraz, aukera bat da adimen artifizialarekin hasi gabe dauden edo hasiak egon arren aurrera egin nahi duten euskal ekosistemako ETE eta enpresa handientzat, aplikazio errealei buruz ikasiko dutelako eta ezagutzak egingo dituztelako prozesu honetan lagunduko dieten eragileekin.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak