Izotz Gasteizko Jundiz udal enpresa-gunean kokatutako enpresa bat da, izotz lehorrarekin eginiko kriogarbiketan espezializatutako Euskadiko konpainia bakarra. Kriogarbiketa izotz lehorra presio handian eta partikula txiki trinkotuetan proiektatzen duen teknologia bat da.
CO2 solidoa jaurtitzeko erabiltzen den energia zinetikoak eta izotz lehorraren eta garbitu beharreko azaleraren arteko tenperatura-kontrasteak efektu termiko bat eragiten dute. Hala, desagerrarazi nahi den zikinkeria-geruza uzkurtu eta askatu egiten da oinarriko materialetik, eta desintegratu egiten da, egoera likidotik pasa gabe eta bigarren mailako hondakinik utzi gabe.
Badu abantaila bat uretan edo disolbagarrietan oinarritutako beste garbiketa metodo batzuen aldean, zeren garbiketa kriogenikoak ez du isurtzen urik, eta, bestalde, ez du isurtzen substantzia kutsagarririk ingurumenera. Halaber, ez du sortzen gas toxikorik edo inolako agente kimikorik (disolbagarriak erabiltzean gertatzen den bezala), eta, gainera, lagungarri da garapen ekojasangarrirako, CO2 hondakina birziklatzen duelako eta bigarren erabilpen bat ematen diolako. Nola ez den urratzailea, sukoia edo eroalea, ez du kaltetzen zikinkeriaren azpian dagoen azalera, eta ia objektu guztietan erabil daiteke, baita korronte elektrikoa dutenetan ere. Hau da, azalera delikatuetan aplikatu daiteke eta ez du kalterik eragiten. Gainera, bere propietate bakteriostatiko eta fungistatikoei esker, erabat desinfektatzen ditu azalera guztiak.
Nahiz eta ibilbide laburreko enpresa izan, Izotzek dagoeneko badu esperientzia hainbat sektoretan, besteak beste, inprenta eta kartoi fabrikazioan, aeronautikan, turbina hidro-elektrikoetan, margo orgatiletan, zisternetan, erretxin iragazkietan, automobilgintzako azpiletan, zurezko habeetan, kautxuzko moldeetan, aluminiozko egituretan edo elikadurarako moldeetan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?