Kooperatibismoak Euskal Herrian izan duen bilakaera eta etorkizunari begira egin dezakeen ibilbidea aztertuko dira etzi, ostegunarekin, Ekonomisten Euskal Elkargoaren Donostiako egoitzan egingo den jardunaldian. “Euskal Kooperatibismoa gaur arte eta etorkizunari begira” izenburupean, Baleren Bakaikoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuan katedradun izandakoa eta Beñat Irasuegi, Talaios kooperatibako bazkide sortzailea izango dira solasean, Saioa Arandok moderatzaile lanetan jardungo duelarik.
Baleren Bakaikoak “Euskal Kooperatibismoa gaur arte” izango du mintzagai: “Gaur egun arte ezagutzen dugun kooperatibismoa XIX. mendean sortu zela esan dezakegu. Izan ere, kapitalismoak sortu zuen esplotazio basatiaren aurkako mugimendu gisa kontsidera daiteke kooperatibismoa.”
Beñar Irasuegi berriz etorkizunera begira jarriko da: “Kooperatibismoak historia luzea dauka gurean, baina Euskal Herrian mundu osoan bezala historia ez da amaitu, eta gaur egun euskal kooperatibismoaren Bosgarren Olatuan murgilduta gaudela esan dezakegu.”
Maiatzaren 25ean egingo da jardunaldia, 18:30etan hasita. Online jarraitzeko aukera ere eskaintzen dute antolatzaileek. Izena emateko klikatu HEMEN
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?