Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 maiatza, 2023 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Adimen Artifizial Aplikatua, Belaunaldi-erreleboa eta Exploit
Maiatzeko bannerra

Adimen Artifizial Aplikatua laguntza-programaren aurtengo ireki dela nabarmendu du gaur IndeusBerrik, laguntzak eskatzeko epea urriaren 5ean amaituko dela jakitera emanaz. Lea-Artibai Fundazioak diseinatutako programa baten berri ere jaso du buletinak, Belaunaldi-erreleboa bultzatzeko izango dena. Amaitzeko, Industria berriaren hiztegiari hartutako gaurko kontzeptua: EXPLOIT.

Hiztegia 8

“EXPLOIT” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Komando-segida bat, portaera ez-desiragarri edo ustekabeko bat eragiteko erabiltzen dena, sistema baten akats edo ahultasun bat baliatuz. Halaber, gizarte-ingeniaritzako erasoetan erabiltzen den amarrua edo diskurtsoa ere izan daiteke, erabiltzen dena biktima konbentzitzeko berari buruzko informazio jakin bat eman dezan. Exploit bat exekutatuz, erasotzaileak hainbat helburu erdiets ditzake: sistema batean sar daiteke, baimenik izan ez arren; sistema bateko administrazio-baimenak eskuratu ditzake; sistema bati zerbitzu bat ukatzeko erasoak lor ditzake; eta abar.

Lea-Artibai fundazioa

Leartibai Fundazioak Lea-Artibaiko ETE industrialen belaunaldi-erreleboa bultzatzeko proiektu berri bat jarri du abian.Eskualdeko industria-ehunaren biziraupena eta hazkundea sustatzearen garrantziaz jabetuta, Leartibai Fundazioak proiektu berri bat diseinatu du industria-enpresen eta horiei lotutako zerbitzuen belaunaldi-erreleboa bultzatzeko.Proiektu honek duela gutxi diseinatutako Lea-Artibai 2030 Plan Estrategikoan du jatorria, non lan-ildoetako bat eskualdeko Talentua bultzatzea den. Eskualdeko gainerako erakundeekin batera, talentua sortzea, mantentzea eta erakartzea sustatu nahi duen proiektua da.

Adimen Artifizial aplikatua

Ireki da aurtengo Adimen Artifizial Aplikatua laguntza programara eskaerak aurkezteko epea.Adimen Artifizial Aplikatua 2023 laguntza-programaren helburua EAEko enpresetan IAren erabileran oinarritutako proiektuak babestea da, baldin eta proiektu horiek erakuste-efektua badute eta Euskadin teknologia honen eskaintza eta eskaria aktibatzea ahalbidetzen badute, euskal enpresei lehiakortasuna areagotzeko tresnak emateko. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 23an ireki zen eta datorren urriaren 5a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak