Azken urteotan, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea kezka bihurtu da mundu osoan. Altzairuaren industria CO2 gehien isurtzen duenetako bat da, eta zeregin garrantzitsua du klima-aldaketaren aurkako borrokan; izan ere, haren ekoizpen-prozesuak berotegi-efektuko gasen isurketa globalen % 7 eragiten du.
Funtsezkoa da irtenbideak aurkitzea emisio horiek murrizteko eta ekonomia iraunkorrago baterantz aurrera egiteko. Hori dela eta, irtenbide berritzaileak garatzen ari diren enpresa liderrak ditu Euskadik, eta horietako asko altzairuaren industrian ezartzen ari dira dagoeneko.
Joan den maiatzaren 24an, Basque Trade & Investment-ek, SIDEREX Euskadiko Siderurgia Klusterraren Elkartearekin lankidetzan, «Steel Industry Decarbonisation and Use of H2» webinarra eskaini zuen; saio honek, sektore siderurgikoa Txekiar Errepublikako, Eslovakiako, Poloniako eta Erresuma Batuko altzairutegietara deskarbonizatzeko egungo konponbideak eta lan-ildoak aurkeztea izan zuen helburu.
Saioa hasteko, Cristina Oionek (SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria) eta Amaia Arzadunek (Sideres-eko Ingurumen eta Energia arduraduna) parte hartu zuten, eta Euskadiko eta, zehazki, siderurgiaren sektoreko deskarbonizazio-estrategien ikuspegi orokorra eman zuten. Ondoren, IDOM CONSULTING, ENGINEERING, ARCHITECTURE, S.A.U. eta SARRALLE SERVICIOS GENERALES S.L. enpresetako adituek parte hartu zuten, baita TECNALIA eta CEIT zentro teknologikoetako adituek ere.
Ponentziek interes handiko gaiak jorratu zituzten:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?