Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Bilbo Handia, Uribe Kosta, Arratia-Nerbioi eta Enkarterriko 116 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Barakaldoko BIC Bizkaia Ezkerraldean, eta bertan izan dira Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea eta Alberto Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria; Manuel Salaverria Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren presidentea, eta Amaia del Campo, Barakaldoko alkatea.
Barakaldoko ekitaldi hau izan da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik lehenengoa, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.
Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: BIC Bizkaia Ezkerraldea, Inguralde, Aclima, AFM, Behargintza Txorierri, Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Elikagaien Klusterra, Energia Klusterra, Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Enkartur, Errota Fundazioa, Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza – FVEM, Gorbeialde, Arrantzako Tokiko Ekintza Taldea (GALP), Ekipamenduaren, altzarien eta diseinuaren Euskadiko klusterra Habic, Hegan, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa Konfekoop, Meatzaldeko Behargintza, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea, Mungialdeko Behargintza eta Uniport.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten Bilbo Handia, Uribe Kosta, Arratia-Nerbioi eta Enkarterriko enpresa txiki eta ertainek 149 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.
Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: Jabones El Abra, Ortuellan dagoen eta industria-detergenteak fabrikatzen dituen enpresa, Luse Ingeniería barakaldarra, farmazietarako biltegi robotizatuak garatzen eta ezartzen dituena, eta Gesklima konpainia, Muskizen dagoena, etxebizitzetako, negozioetako eta industriako klimatizazio-beharrei irtenbideak eskaintzen dituena.
Barakaldoko jardunaldi honen ostean, ekainaren 19an, beste 60 enpresak Hazinnova egiaztagiria jasoko dute Ermuko Izarra Center-en egingo den ekitaldi batean.
2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.
Hazinnova 2023 deialdia
Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.
HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN Bilbo Handia, Uribe Kosta, Arratia-Nerbioi ETA EnkartERRIKO 116 ENPRESAK
BILBO HANDIA
AERO FERR | Erandio |
ALUPLAST IBÉRICA | Bilbao |
ANSAREO SERVICIOS INTEGRALES | Ortuella |
APPSAMBLEA | Bilbao |
AUSPOLA | Galdakao |
AUTOLAV BILBONDO | Derio |
BOBAMAR | Zamudio |
BERZIKLATU | Ortuella |
BINARY SOUL | Bilbao |
KING OZONO | Zamudio |
BIOSERVICE PEQUEÑA | Arrigorriaga |
CARRETILLAS 2000 | Erandio |
CENTRO INDEPENDIENTE SUMINISTROS Y ABASTECIMIENTO | Zamudio |
COINTEL | Bilbao |
COMERCIAL ULZAMA | Abanto Y Ciervana-Abanto Zierbena |
CONSERVAS ASTIKENE | Loiu |
CONSIGNACIONES TORO Y BETOLAZA | Bilbao |
COOPENOR | Valle De Trapaga-Trapagaran |
CORPORACIÓN DE PRÁCTICOS DEL PUERTO Y RÍA DE BILBAO | Portugalete |
CRAN ARTE GRÁFICO | Bilbao |
CYMA ESPECIALIDADES GRÁFICAS | Basauri |
DELICASS SOCIEDAD DE ALIMENTACIÓN | Larrabetzu |
DISTRIBUCIONES JOSE ANAIAK | Abanto Y Ciervana-Abanto Zierbena |
EGURPAL | Zaratamo |
ELECTRO VIZCAYA | Bilbao |
EMPRONOR | Portugalete |
EUSKODIS | Sondika |
FERCHAU | Bilbao |
FISIFY | Bilbao |
FRIOPORT | Santurtzi |
FRUTAS IRU | Basauri |
FRUTAS OLMOS | Basauri |
GALDARETXE | Leioa |
GASPAR AGUSTIN | Loiu |
LE BIGOTT | Getxo |
GEINSA | Erandio |
GESKLIMA | Muskiz |
GONVADOR | Zamudio |
IKERFEL | Bilbao |
ILARDIA CONEXIONES ELÉCTRICAS | Galdakao |
INDUSTRIAS GARENDI | Arrigorriaga |
IFO INGENIERÍA | Loiu |
JABONES EL ABRA | Ortuella |
LAUMENDIAK | Bilbao |
LOGINTEGRAL EXPRESS | Arrigorriaga |
LURGINTZA INGENIERIA GEOLÓGICA | Bilbao |
LUSE INGENIERÍA | Barakaldo |
MAQUINARIA ANIVI | Loiu |
MENAMER | Ortuella |
MICROCAYA | Bilbao |
MIMOUN MARKET | Basauri |
MORIWASE | Bilbao |
MEDICA 4 | Loiu |
OPESCAYA | Bilbao |
PASTELERÍA SUIZA | Bilbao |
PINE EQUIPOS ELÉCTRICOS | Zamudio |
PINTURAS Y DROGAS | Bilbao |
PINTURAS Y RECUBRIMIENTOS URSAN | Valle De Trapaga-Trapagaran |
TEJIDOS RAFAEL MATIAS | Bilbao |
RAISA FILM DE POLIETILENO | Zaratamo |
RECGAS | Alonsotegi |
S.M.I. ERANDIO | Erandio |
SAINZ E HIJOS LOGISTICA S.L. | Barakaldo |
SERIGRAFÍA ARCOSAN | Abanto Y Ciervana-Abanto Zierbena |
SERIGRAFÍA SESTAO | Barakaldo |
SERIOPLAST SPAIN | Leioa |
CENTRO MBE 0329 | Derio |
SERVICIOS EFICIENTES TIC | Ortuella |
SIROPE AGENCIA CREATIVA | Bilbao |
SIX TO GO SOLUTIONS | Barakaldo |
PRADA | Zamudio |
TALLERES ARCOGAS | Barakaldo |
TECMAN ENERGÍA | Bilbao |
TÉCNICAS DE CERRAMIENTOS MARAVEN | Galdakao |
POESSA | Basauri |
THINK ON MARKETING | Bilbao |
TOMAS MINTEGUI URIGUEN | Galdakao |
TORRAVAL COOLING | Leioa |
TRANSPORTES TORO Y BETOLLAZA | Bilbao |
TREK MEDIA | Bilbao |
WEROI DIGITAL | Zamudio |
WORKBOAT SERVICES | Erandio |
WORKOHOLICS | Bilbao |
ZINETI | Loiu |
URIBE KOSTA
AGUIRREZABAL HNOS. | Mungia |
BOSTLAN | Mungia |
EQUIPEL | Mungia |
GELATI GELATI | Maruri-Jatabe |
INCOMIMEX | Gatika |
KAIA | Mungia |
SUBIÑAS SPRINGS | Mungia |
ARRATIA-NERBIOI
TRANSPORTES ESPECIALES ARBEGUI | Artea |
ASEBAL | Ugao-Miraballes |
COMECARAN | Arantzazu |
COPROLINOR | Urduña/Orduña |
ELEKTRO ILUNBE | Igorre |
GABOTEK MONTAJES INDUSTRIALES | Bedia |
IZKAN COMPONENTES | Lemoa |
LEKUN | Lemoa |
PINBAK | Urduña/Orduña |
SUNRISE MEDICAL | Arrankudiaga |
TRANSFORMERS MANUFACTURING COMPANY ESPAÑA | Artea |
ENKARTERRi
CANTERA LACILLA | Sopuerta |
ECOPAVIMENTOS EGUSKIZA | Sopuerta |
EDICIONES DEUSTO | Zalla |
EMBALAJES ARECHAEDERRA | Gueñes |
ETN. EUROTUBOS DEL NORTE | Galdames |
EXCLUSIVAS PASAFAMA | Gueñes |
GUVAC | Karrantza Harana/Valle De Carranza |
CROSTA OGITEGIA | Zalla |
LÁCTEOS DE KARRANTZA | Karrantza Harana/Valle De Carranza |
LAENK SERVICIOS EMPRESARIALES | Gordexola |
HORNEADOS CADAGUA | Gordexola |
TÉCNICAS DE VENTILACIÓN CALGE | Galdames |
TRAMEINSA | Balmaseda |
VIZCAINA DE BANDAJES Y CARRETILLAS S.L. | Gordexola |
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?