ONAren egoitza Bizkaiko Durango udalerrian finkatuta dago 1952tik; Europako elektro-higadurazko makinen ekoizle garrantzitsuenetako bat da. Euskadirako gakoa den sektore batean 70 urteko ibilbidea daukan enpresa hau erreferente bilakatu da makina berezietan, batez ere dimentsio handietakoan. Turbinak ekoizteko makina “erraldoiak”, Elon Musk enpresari estatubatuarrari Texaseko Austin hirian (Estatu Batuak) berriki garatu eta saldu dizkion Tesla ibilgailu elektrikoen megafaktoriarakoen tankerakoak. Italian, Frantzian eta Portugalen filialak dituela, ONAk 130 pertsonako plantilla dauka, eta hauen artean %20ak I+Dan dihardu. Halaxe azaltzen digu Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaria den José María Ramosek.
Nola azal liteke zer den elektro-higadurazko makina bat?
Materialak erauzteko makinak dira. Erauzketarik ezagun eta ohikoena txirbilekoa da. Halakoetan esfortzua erreminta baten bidez egiten da. Alabaina, kasu honetan guk ez dugu esfortzua egiten; horren ordez, kontakturik gabeko deskarga elektrikoen serie baten bidez oso gogorra izan ohi den materiala erauzten dugu. Esan dezagun prozesuak ekaitzetan agertzen diren tximisten antza duela. Hauek kontrolatu eta eskala mikroskopikora eramaten ditugunean, kalitate oso ona eta zehaztasun-maila oso altua ekoizten dute. Hauxe da elektro-higaduraren oinarria, materiala erauzteko deskargak aplikatzea.
Orduz geroztik esan daiteke ONA Europar Batasunean erreferentea dela?
Lehiakide handiak daude, hala nola Suitzan, baina Europar Batasuneko kide ez denez, erreferenteak garela esan daiteke. Bezeroaren neurrira eginiko konponbideen bidez makina oso handiak ekoizten dituen enpresa txikia gara. Beraz, bai, zilegi da oso lehiakorrak izaten ari garela eta liderrak garela esatea.
Eta horrela sortzen dira Teslak Texaseko Austinen (Estatu Batuak) daukan ibilgailu elektrikoen megafaktoria bezalako proiektuak…
Aipatu beharrekoa da honakoa moldeen sektorerako proiektua dela. Eta hein batean konfidentzialak diren gaiak izan arren, zifra gutxirekin ekoizteko, txasisean aluminiozko txerto bat egitean datzala esan dezakegu. Honelako enpresa hain teknologikoetan berrikuntza etengabea da eta operazio honetan parte hartzea oso berri ona izan da.
Zer ikas daiteke Tesla bezalako bezero batengandik?
Denetarik ikasten da, baina bereziki testuinguru teknologiko batean kokapen abantailatsua eskaintzen digu teknologia hauetatik hurbil egoteak eta hauek ikusteak. Honelako lekuetan gauza asko gertatzen dira beti eta beste teknologia batzuen etorkizunari lagunduko dieten formakuntzak sortzen ari dira. Ez gara enpresa oso handiez ari, baizik eta megakonpainiez; beraz, negozioaren ikuspuntutik gauza asko ikasi behar dugu.
Texaseko proiektu honek ONAren esportazio-lana finkatzen du, erbestean dituen salmenten %80arekin…
%80ko nazioartekotzearen ratioa gainditzea oso zaila dela uste dut. Estatuko Makina-Erreminta sektoreko aktibitatearen %80a Euskal Autonomia Erkidegoan dago, hortaz, ONA parametro hauetan dago.
Negozioaren mamia turbinetan zentratuta dago aspalditik. Etorkizunera begira, eta dibertsifikatze aldera, negozio-lerro berriren batean pentsatu al duzue?
Turbinetan zentratuta jarraitzen du, hala da, baina dibertsifikatzen ari gara merkatuen abiadurak horretara behartzen gaituelako. Gogoratu behar da gure sektore klasikoa moldea zela, plastikozko txerto bateko moldea (adibidez, kotxeen aurreko panelean ikusten ditugun plastikozko molde ia guztiek, elektro-higadurazko operazio bat dute), baina duela 10-15 urtetik hona turbinako osagaietan egindako elektro-higadurazko operazioak indartzen hasi dira eta gaur egun negozioaren zati hau gure fakturazioaren ia erdia da.
Gaur egungo testuinguru geopolitikoa kontuan harturik eta 2023rako aurreikusten dena aintzat harturik, zer-nolako espektatibak ditu ONAk urte honetarako?
Espektatiba oso onak, egia esan. Egungo egoera geopolitiko eta geo-ekonomikoak ezjakintasun-egoera ekar dezakeen arren, gure kasuan bezala, aukerak ere sor ditzake. Gaur egun teknologia berrien sorta handia dago turbinen sektorean garapen jasangarrien helburu gisa. Elektro-mugikortasuneko forma berri hauek arazoak ekarriko zizkigutelakoan geunden baina azkenean kontrakoa izan da, negoziorako aukera berria eskaini baitigute. Era berean, bilera bat izan berri dugu bezero italiar batekin eta gure historiako eskaerarik handiena egin digu; ondorioz, 2023 urtea ona izango dela aurreikusten dugu. Jakina, betiere kontuz ibilita eta merkatua oso azkar alda daitekeela aintzat harturik.
Lauzpabost urteko iraupena zuten lehenagoko ohiko plan estrategikoak zeharo aldatu dira, hilero aldatzen diren planez hitz egiteraino.
Hala da. Pentsatu nahi dut arazoak edo zailtasunak ditugun ETEok honelako gauzei aurre egiten ere ikasi dugula. Merkatua oso aldakorra eta malgua da, eta etengabeko harremanean egon behar dugu bezeroekin, aldaketei zertxobait aurreratuz. Mugitzea da gure egunerokoa eta mugikortasunaz baliatzen gara. Esaterako, duela bospasei urte, arazorik ez zekarten I+Dko plan batzuek orain arazoak dakartzate.
Ezjakintasuna edo etorkizunerako kezka sortuko lizukeen konturen bat aipatu beharko bazenu, zein izango litzateke?
Ez naiz ekonomista, baina uste dut esportazioaren arazoa kezkatzeko kontua dela gaur egun. Adibidez, atzerrian saltzeko galarazpenez eta hau egiteko behar den teknologiaz ari naiz. Zentzu honetan, konponbide teknologikoetan eta teknologia jakin batzuen euskarrian lan egiten ari gara araudi guzti hauek betetzen direla bermatzeko, baina arazoa izaten jarraitzen du. Lekuan-lekukoagoa den mundu baterantz goazela dirudi, eta zalantzarik gabe honek etorkizunera begira aukerak sortuko ditu, baina gurea bezalako %80ko esportazioko profilean galarazpen hauek eragin egiten dute.
Azkenaldian Adimen Artifizialari buruz eta ChatGPT bezalako arrisku eta mehatxuez esaten den guztia kontuan harturik, teknologikoki punta-puntakoa den ONA bezalako konpainia batek zer iritzi du?
Iritzi bat daukat eta gainera eduki egin behar dugu, Adimen Artifizialeko hainbat proiektu irekitan lan egiten ari baikara. Teknologia hau ez da bakarrik lagungarria makinen errendimenduan; etorkizunean aurrerapen handiak hobekuntza mekanikoen esku etorri beharrean, software edo algoritmoetatik, eta bereziki Adimen Artifizialetik etorriko direla aurreikusten da. Orain entzuten den boom-ak, ChatGPT-ren eta antzeko erreminten kontuek, puntu ezberdina dute eta zerikusi handiagoa dute Adimen Sortzailearekin, eta honek makinez askoz haragoko eztabaida sortzen du. Honenbestez, ez gara Adimen Artifizialaren beldur izan behar, prozesu teknologikoaren parte baita.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?