Azken datuen arabera, fabrikazio gehigarriaren munduko merkatua etengabe hazten ari da, “% 18 azken urtean”, Naiara Zubizarreta ADDIMAT fabrikazio gehigarriko teknologien Espainiako elkarteko zuzendariak dioenez. Elkarte horrek 110 enpresa ordezkatzen ditu eta AFM Klusterrean oinarritzen da. “Merkatu horrek abiadura handian egiten du aurrera, eta Euskadi eremu horretan ezagutza handia duen eskualde giltzarrietako bat da, Zubizarretak adierazi duenez.
ADDIMATen helburu nagusia fabrikazio gehigarria bizkortzea da, eta horretarako, elkarteak sektorearen posizionamendua hobetzen laguntzen du. “Teknologia hau aplikazio askotarako heldutasun-egoeran dagoela erakutsi nahi diegu enpresa industrialetalei”, zuzendariak azaldu duenez. Elkarteak lankidetza sustatzen ere lan egiten du I+G edo nazioartekotzea bezalako esparruetan.
Sektoreak aurrean dituen erronken artean, Zubizarretaren esanetan “merkatura iristea, oraindik ez baita ustiatzen amaitu, eta teknologia horrek enpresei eskaintzen dizkien aukerak ezagutzeko gogo bizia dugu”. Beste erronka bat teknologiaren garapena da, “batez ere prozesuak hobetzea bizkorragoak eta fidagarriagoak izan daitezen, eta post-prozesuen automatizazioa“, azaldu du.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?