4.0 industriako berrikuntza irekiko plataformak (BIND 4.0) uztailaren 6an egingo du DEMO DAY 2023 urteroko ekitaldia, Bilboko Euskalduna jauregian. Teknologia berritzaileenen protagonismoa ezaugarri duen edizio honek 4.0 industriaren etorkizuna markatuko du. Topaketan, BIND 4.0ren azken edizioan hautatutako 25 startupek garatu dituzten 30 proiektu disruptibo baino gehiago aurkeztuko dira, sektoreko enpresa lider handiekin lankidetzan.
Zazpi edizioren ondoren, BIND 4.0ren Demo Day elkarraldi saihestezina bihurtu da urtero bertaratzen diren 400 lagun baino gehiagorentzat. Horien artean daude industriako eragile nagusiak, berrikuntzan adituak, startup disruptiboak eta inbertitzaileak, baita ekimena babesten duten erakunde publiko nagusietako ordezkariak ere. Zazpigarren topaketa honetan, networking jardunaldi batez gozatzeaz gain, fabrikazio aurreratuaren, energia garbi eta jasangarriaren, osasunaren eta elikaduraren arloetako azken joerak eta soluzioak bertatik bertara ikusi ahal izango dira. Berrikuntza-proiektu berriek, zalantzarik gabe, gero eta industria jasangarriago eta eraginkorrago baterako bidea markatuko dute.
4.0 Industriaren berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma bat da BIND 4.0, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortua, eta nazioartean erreferente bihurtua. 2016an azelerazio-programa hasi zuenetik, dagoeneko 200 startup baino gehiago azkartu eta 300 proiektu baino gehiago garatu dira, 7,5 milioi euroko fakturazioa gainditzeraino.
Aurten, Steve Blanken hitzaldi magistrala izango da Demo Day-n, Ekintzailetza Modernoaren Aita bezala ezagutzen dena eta Lean Startup mugimenduaren sortzaileetako bat, enpresei eta startupei berrikuntza azkar eta modu eraginkor batean inplementatzeko aukera ematen diena. BIND 4.0tik aintzatespen berezia emango zaie, lehen aldiz, bere bi ekimenetako proiektu onenei: bai Corporate Partnersekin duen azelerazio-programari, bai BIND 4.0 SME Connectioni, ETEen eraldaketa digitalera bideratutako plataformaren ekimenari, zeinak dagoeneko bi edizio dituen.
Bi ekimen horiei berriki estreinatu den BIND 4.0 GovTech ekimenaren arrakasta gehitu behar zaie. Euskadiko sozietate publikoekin lankidetzan startupen berrikuntza-proiektuak garatzeko diseinatu da BIND 4.0 GovTech. Plataformak ekimen berri horien arrakasta partekatuko du eta BIND 4.0ren hazkundeaz hitz egingo du bi mahai-inguru berezitan. Mahai-inguru horietan industriako ETEek eta sozietate publikoek parte hartuko dute, BIND 4.0ren barruan duten esperientziaz hitz egiteko.
Urtero bezala, BIND 4.0ren 7. edizioko proiektuen aurkezpenak egingo dira. Bertan, parte hartzen duten startupek eta enpresa partnerrek Adimen Artifiziala, IoT, Ikusmen Artifiziala, Errealitate Birtuala, Computing, Manufaktura Gehigarria eta Osasuna eta Elikaduraren azken teknologiekin lankidetzan egin dituzten proiektu berritzaileen berri emango dute.
BIND 4.0ren arrakasta-kasuak uztailaren 6ko goizean zehar azalduko dira, startupekin Berrikuntza Irekiko proiektuak garatu dituzten BIND 4.0ren enpresa partnerren eskutik, besteak beste:
Angulas Aguigaga eta Artadi Alimentación – Rebread | Hitachi Energy – Wideum |
CAF – Developair Technologies | Iberdrola – Enline |
Celsa Group – Accupredict Services | ITP Aero – Robot.ai, Vidext |
Cie Automotive – Norlean | Maier – Logicmelt |
Cofares – Test4Safe | Mercedes-Benz – Remote Monitoring Services |
Danobat Group – Multiverse Computing | Mondragon BCD y Eroski – Innomy |
Eika – Dateando | Ormazabal – Remote Monitoring Services |
Elecnor – Multiverse Computing | Quironsalud – Kauka |
Erreka – RVMagnetics | Sidenor – Siali |
H. Garay – Remote Monitoring Services | Tubacex – Buhoelectronics |
Gestamp – Logicmelt | Vidrala – Birds.ai, Madit Metal |
GH Cranes – Norlean | Viuda de Sainz – Enfasys Engineering, Geomático |
Gureak – Vidext |
Ekitaldiak startupentzako erakusketa-gune fisiko bat izango du, non 7. edizioko 25 parte-hartzaileek beren berrikuntza teknologikoak erakutsiko dituzten. Aurten, hauek dira erakusketariak:
BIND 4.0ren urteroko ekitaldi hau euskal ekosistema industrialarekin eta berrikuntzakoarekin modu presentzialean konektatzeko aukera bat da, eta startup disruptiboen eskutik sektoreko azken soluzioei buruz ikasteko aukera bat, Steve Blanken hitzaldi magistralera jotzeaz gain. Enpresa eta inbertitzaileentzat, ezinbesteko topaketa da proiektu berriak eta azken belaunaldiko startup espezializatuak ezagutzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko industriako 70 partner liderrek bermatu dute haien teknologia.
EKITALDI PRESENTZIALA BIND 4.0: DEMO DAY 2023 Uztailaren 6a, 9.00etan Euskalduna Jauregia, Bilbo Sartu erregistroan eta programan *Eta partekatu zure esperientzia hashtag honekin: #TheBestofBIND40 |
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?