Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 26 ekaina, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up Zutaz mintzo (gara)

Oroi, LEINNetik sortutako enpresa teknologikoa

Oroi errealitate birtualean oinarritutako plataforma terapeutikoa da
Oroi Iñaki Aramburu Jorge Maylin

Mendebaldeko gizartea zahartzen ari da, eta bereziki euskal gizartea. Gero eta gehiago bizi gara eta hortaz, hirugarren adineko pertsonen beharrak asetzeko zerbitzu zein produktu berriak sustatu behar dira. Aipatu abiapuntua aintzat hartuta, Iñaki Aramburu eta Jorge Maylin, eta euren taldeko beste leinner batzuek orain dela bost urte OROI Wellbeing enpresa sortu zuten.

 

Gazteak, ezagutzaz jantziak, erronka zaleak eta ekintzaileak. Lau ezaugarri horiek izanez gero, abiatu zaitezke edozein abenturatan, baita enpresa arlokoa bada ere. Mondragon Unibertsitateko, LEINN graduko ikasleek izaten dituzte bereizgarri horiek, eta Oroi enpresaren sortzaileek argi eta garbi erakutsi zuten hasieratik erronkak gustuko zituztela. Iñaki Aramburu, Jorge Maylin Larruy eta beste ikaskide batzuk orain dela bost urte martxan jarritako egitasmoa da Oroi, gaur enpresa arrakastatsua.

 

Halaber, Oroi Wellbeing MONDRAGONetik gertu dagoen proiektua da. Fundatzaileek Mondragon Unibertsitatean ikasi zuten, eta Korporazioak berak enpresa lagundu du, kooperatibak kapitalean – GSR kasu honetan – sartuta eta funts korporatiboekin lagunduta.

 

Gradu amaierako lanaren fruitua da Oroi enpresa teknologikoa. Gaur egun, bi arlotan dihardute lanean, ‘batetik hirugarren adineko pertsonen beharrak ase nahian, eta bestetik errealitate birtualaren eremuan. Izugarri hazten ari diren bi sektore dira. Gizartea zahartzen ari da eta teknologiak sekulako aukerak eskaintzen dizkigu adineko pertsonei zerbitzuak eta produktuak eskaintzeko’, hala diote Iñaki Aramburu eta Jorge Maylin Larruyk. Eta euren proiektuak izan du oihartzun mediatikoa ere, izan ere ‘Emprendedores’ aldizkarian agertu berri dira, ‘aitortza handia da guretzat, talde guztiarentzat’.

 

Oroi errealitate birtualean oinarritutako plataforma terapeutikoa da, adineko pertsonei zerbitzua eskaintzeko bideratua. Aiton-amonei ongizate emozionala eragiteko, estimulazio kognitiboa sustatzeko adineko pertsonen artean eta kirola egiteko aukera ere eskaintzeko. Errealitate birtualari esker, hirugarren adineko sektore zabalari produktu zein zerbitzuak eskaintzen ditu Oroik, eta enpresak merkatuan egin duen jauzia gero eta nabarmenagoa da.

info+: OROI Wellbeing

 

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Azpiegiturak
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak