Ainhoa Ondarzabalek, Basque Trade & Investment, SPRI – Eusko Jaurlaritza Taldeko Nazioartekotze Agentziako zuzendariak, ULMA Constructionek urtero Italiako merkatuko bere bezero nagusiekin egiten duen topaketan parte hartu du. Ekitaldia Milanen izan da, Lonbardia eskualdeko metropoli handienean eta herrialdeko biztanle-kopuruaren araberako bigarren udalerrian.
Ainara Isasa Milango euskal bulegoko zuzendariak lagunduta, Ainhoa Ondarzabalek Euskadi eta bere aukerak, euskal industriaren eta bere sektore ekonomikoen ezaugarriak eta euskal erakundeek enpresa-jardueraren garapenean eta nazioarteko proiekzioan duten papera aurkeztu ditu.
BasqueTradek Italian duen bulegotik (Via Santa Maria Segreta 6 – 20123 Milano) laguntza integrala ematen zaie euskal enpresei, Italiako merkatuan sartzeko eta bertan ezartzeko prozesua errazteko, baita Euskadi beren proiektu eta jardueretarako agertoki bikain gisa ikusten duten Italiako talde inbertitzaileei ere laguntza eta aholkularitza eskaintzen zaie.
ULMA Construction enkofratuen, zinbrien eta eraikuntzarako aldamioen sistemetan enpresa fabrikatzaile eta hornitzaile liderra da: “Errendimendu handiko sistema industrializatuak eta konfiantzazko zerbitzu elektronikoak eskaintzen ditugu”.
Eraikuntza, altuera handiko eraikinak eta dorreak, industria eta energia-eraikuntzak, zubiak/bidezubiak, tunelak, obra hidraulikoak eta araztegiak, birgaitzea eta mantentze-lanak dira Konpainiak jarduten duen proiektuen tipologia nagusiak. Mundu osoan presentzia handia du 5 kontinenteetako 80 herrialde baino gehiagotan:” Bezero berri bakoitza eraikuntza-metodo eta lan-praktika berriak aztertzeko aukera bat da. Horregatik, gure bezeroekin egon nahi dugu, obratik gertu, hasieratik …”.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?