Europako, Australiako, Japoniako eta AEBko energia-enpresetako, kluster industrialetako eta ikerketa-erakundeetako 70 ordezkari ekainaren 21 eta 22an Londresen bildu dira jarduera industrialaren deskarbonizaziora bidean beren ezagutzak eta esperientziak partekatzeko.
Bileraren helburua da mundu mailako kluster industrialek deskarbonizazioaren inguruan duten ezagutza hobetzea eta gai hauen inguruko esperientziak partekatzea besteak beste: gobernuek eta industriak elkarrekin nola egiten duten lan, zein diren klusterretan deskarbonizazioaren bultzatzaileak, ekintza sustatzeko eragingarrienak diruditen pizgarri publikoak zein diren eta zein diren deskarbonizazio-prozesuetatik eratorritako negozio-ereduak.
Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuna arloko zuzendaria, World Economic Forumeko (WEF) ordezkariekin batera izan da egitasmoan Net Zero Basque Industrial SuperCluster, deskarbonizazio industrialaren euskal estrategia hedatu duen ekimena, ordezkatuz. Harekin batera, Kwinanako WEF proiektuko (Australia), Anbereseko portuko, eta Erresuma Batuko Hyneteko eta Humberreko kluster industrialetako ordezkariek ingurumenari dagokionez jasangarria litzatekeen jarduera industriala bultzatzeko abian jarri dituzten ekimenak ordezkatu dituzte.
Egitasmoari esker, deskarbonizazio industrialerako erronka (IDC) zuzentzeko Erresuma Batuko gobernuak duela gutxi sortu duen IDRIC institutuarekin elkarlana bideratzeko bideak ireki dituzte. Aipatutako institutua Erresuma Batuko gobernuak finantzatu du 210 milioi liberarekin eta aurrekontu hori industriak emandako 261 miloi libera esterlina arteko finantzaketarekin handitzea espero dute.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?