Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 ekaina, 2023 Berrikuntza Hazinnova programa

Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko 47 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

Arkautiko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost topaketen parte da, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da

Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko 47 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Arkautiko Nekazaritzako elikagaien teknologia eta berrikuntza-campuseko Neikeren instalazioetan, eta bertan izan dira Estibaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,  Leire Bilbao Innobasque- Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia eta Peli Manterola, Hazi Fundazioaren zuzendaria.

Arkautiko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost topaketen parte da, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Laudioko Udala, Arabako Merkataritza Ganbera, AFM, Elikadura Klusterra, Energia Klusterra, Galdaketa Klusterra, Euskadiko ekipamendu, altzari eta diseinuaren klusterra, Habic, Euskadiko Kooperatiben Konfekoop Konfederazioa, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea eta Siderex.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten  Aiaraldea, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea eta Gasteizko enpresa txiki eta ertainek 64 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.

Aintzatespen-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoen aurkezpena egin da. Bertan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten bi enpresak beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte. Arpisa, Berantevillako enpresa, nekazaritzako elikagaien sektorekoa, eta Imegar, Laudion kokatua eta doitasun fineko galdaragintzan diharduena. Ilarrazako Garlan S. Coop enpresa traktorea izan dute lagun mahai-inguruan. Nekazaritza-kooperatiba horrek bere balio-kateko enpresa txiki eta ertainen izaera berritzailea nola baloratzen duen azaldu du.

Uztailaren 4an, beste 53 enpresak, oraingoan gipuzkoarrak, Hazinnova ziurtagiria jasoko dute Urnietan egingo den ekitaldian.

2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.

Hazinnova 2023 deialdia

Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.

 

 

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak