Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 ekaina, 2023 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Up Euskadi Europa

BEC izango da Europako industria adimendunaren topagunea azaroan

Basque Open Industry jardunaldiak zabaldu ditu jada azaroaren 13 eta 14rako izen-emateak, European SME Week 2023ren barruan kokatuta. SPRI Taldeak bultzatuta, Basque Industry 4.0-ren hurrengo pausoa da, eta eragile publiko, pribatu eta enpresak bilduko ditu.

Euskadi izango da azaroan Europako industriaren eta ETEen topagunea. Basque Open Industry topaketa, euskal industria adimendunaren topaketarik handiena, azaroaren 13an eta 14an izango da Bilbao Exhibition Centreen (BEC), eta dagoeneko zabaldu ditu bere izen-emateak. Euskadiko manufaktura aurreratuko ekosistemaren heldutasuna erakutsiko du, Europako punta-puntako eskualdeen artean nabarmentzen baita. Topaketa, Basque Industry 4.0-ren erreleboa, nazioartera zabaldu da aurten, European SME Week 2023ren barruan sartu baita. Horrek lehen mailako beste bi ekitaldi ere barne hartuko ditu. 

Alde batetik, Enterprise Europe Network-en (EEN) urteroko konferentzia egingo da. Euskadi hasieratik da Europako mila ordezkari biltzen dituen erakunde horren partaide. Bestalde, SME Assembly-k Europako enpresa txiki eta ertainak (ETE) bilduko ditu aste horretan bertan, Bilbo egoitza gisa aukeratu duen urtean behingo topaketan. 

Astea Basque Open Industry jardunaldiarekin hasiko da. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak antolatu du SPRI Taldearen bitartez, eta Basque Industry 4.0-ren edizio berritua da. Ekimenak Euskal industria adimendunaren ikuspegi orokorra eta nazioarteko proiekzioa du. 

Profil profesional eta sektore guztientzat da jardunaldia, baita abangoardiako teknologien inguruko talentua erakarri eta garatzeko interesa duten guztientzat ere. Estrategia, iritzi, teknologia eta esperientziak bateratzea du helburu, baita ekoizpen-oinarriko ezagutza teknologikoa duen talentuaren eta manufaktura aurreratuko euskal ekosistemaren inguruko harremanak sustatzea ere.  Horretarako, egitarauak hitzaldiak, mahai-inguruak eta lantegi praktikoak jasoko ditu. 

Edizio berri honek aurreko Basque Industry 4.0-an, 2019an, bildutako arrakastari eutsi nahi dio, 1.880 parte-hartzaile, 130 erakusketari eta ehun hizlari izan zituelarik. Ildo horretatik, aurten, berrikuntza gisa, 15.000 m2-ko erakusketa-gunea izango du eta, bertan, 150 erakusketari baino gehiago egotea espero da; horien artean, startupak, Euskal Zentro Teknologikoen Sareko kideak eta Basque Cybersecurity Center (BCSC), Basque Research & Technology Alliance (BRTA), Adimen Artifizialeko Euskal Zentroa (BAIC) eta Basque Digital Innovation Hub (BDIH) bezalako erakundeak egongo dira. 

Erakusketak aukera emango du guzti horien nobedadeak hobeto ezagutzeko eta merkataritza-bideak irekitzeko. Besteak beste, erakusketa-eremuak sektoreko teknologien azken joerak erakutsiko ditu prozesu industrialak optimizatzeko, hala nola, errealitate areagotua, big data, zibersegurtasuna eta robotika kolaboratiboa 

Basque Open Industry ekimenak diziplina anitzeko bokazioa du, eta aberastasun-gunea izatea bilatuko du, manufaktura aurreratuko azken joeren eta sektorean sortzen ari diren aplikazioen zuzeneko behatokia. Programan zehar, hainbat gai jorratuko ditu, adibidez: ingurumen-/energia-trantsizioa eta trantsizio teknologiko eta digitala, ekoizpen-industriarako ikuspegi estrategikoa, zibersegurtasun eta digitalizazio jasangarriko irtenbideak, adimen artifizialaren aukerak, eta talentua eta nazioartekotzea. 

Hemen da etorkizuneko industria, zain gaituzu Basque Open Industry-n. Euskal produkzio-sarea indartzeko diseinatutako manufaktura aurreratuko ekosistema baten finkapena aurkezten duen topaketa. Izen-emateko epea zabalik dago. 

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak