GARAIA Parke Teknologikoak, Ikerlan, Isea, Mondragon Sustapen Zentroa, Debagoieneko Mankomunitatea, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Enpresagintza, Gaztenpresa eta Galbaian-ekin batera, Debagoieneko ekintzaile eta inbertitzaileak bildu ditu bigarrenez PTGaraian, Garaia INVESTORS ekitaldian.
Ekimenaren helburua KM0 ekintzaile eta inbertitzaileen sare bat sortzea da, konexioa errazteko, bi aldeen beharrak konpontzeko, modu teoriko eta praktikoan ikasteko, ekintzailetza teknologikoko ekimenen erakusleiho bat sortzeko eta DEBAGOIENA ekintzailetzarako gero eta gune erakargarriagoa bihurtzen jarraitzeko, strat-up-etarako beharrezkoak diren elementu guztiak aurkitzeko aukera ematen baitu.
2023ko hitzordu honetan 9 proiektu aurkeztu dituzte pitch formatuan, hainbat garapen fasetan, sektoreetan, teknologietan eta helburu desberdinekin: inbertsioa, ikaskuntza, partner industrialen bilaketa, mentoreen bilaketa, eta abar.
Jardunaldiari amaiera emateko, GARAIA INVESTORS saria eman dio Amaia Sarasolak (Galbaian) Eduardo Fierrori (Kuvu), publikoak aurkezpen onena dela aitortu duelako. Irabazleak, aintzatespenaz eta bere komunikazioaz gain, “Sokalagun” zerbitzua jaso du Galbaianen partetik, urtebeteko aholkularitza jabetza industrialaren arloan eta urtebeteko lekua PTGaraiaren Coworkingean.
Jardunaldia networking batekin amaitu da eta udazkenean beste hitzordu bat aurreikusten da sarea eraikitzen eta indartzen jarraitzeko.
Gaurko uztailaren 10eko jardunaldiaren aurretik, startup-etan inbertitzeko kontuan hartu beharreko elementuei buruzko prestakuntza irekia eta doakoa egin da, ikasteko jakin-mina duten inbertitzaileei eta ekintzaileei zuzenduta, startup bat aztertzerakoan inbertitzaileek zer oinarri dituzten jakiteko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?