Euskadi European SME Week 2023 jasotzeko prestatzen ari da. Topaketa azaroaren 13tik 17ra izango da Bilbao Exhibition Centren (BEC). Testuinguru horretan kokatzen da Basque Open Industry, non euskal industria adimenduna elkartuko den hilaren 13an eta 14an. Topaketak agerian utziko du Euskadiko manufaktura aurreratuko ekosistemaren heldutasuna, eta, agertoki horretan, nazioarteko proiekzio handia eskainiko dio.
Euskadi Europako industria- eta enpresa-mailan aurreratuenak dauden eskualdeen artean nabarmentzen da. Hori da, hain zuzen ere, Europako Batzordeko ordezkariek eskualdea European SME Week 2023ren egoitza ofizial bihurtzeko arrazoietako bat. Zehazki, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, Aitor Urzelaik, jaso zuen lekukoa Pragan.
Bi industria-hitzordu izango ditu, ETEak eta ekintzailetza ardatz hartuta: alde batetik, azaroaren 13tik 15era, SME Assembly izango da, Europako ETEentzako ekitaldi garrantzitsua; eta, bestetik, Enterprise Europe Network-en (EEN) urteko konferentzia, azaroaren 15etik 17ra bitartean. Sare horretako kide da Euskadi hasieratik, eta Europako miloi bat ordezkari bilduko ditu.
SPRI taldea EEN euskal partzuergoaren buru da, eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia- Innobasque, BEAZ eta merkataritza-ganberak dira horren kide. Europako Batzordeak sustatutako sarearen helburua da: ETEak merkatu globalekin konektatzea eta aholkularitza eta negozio-aukerak ematea, baita I+G+Brako Europako Batasunaren finantziazio-programetarako sarbidea ere. 20 urte baino gehiagoko historiarekin, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko sare handiena da.
Basque Open Industry testuinguru horri gehitu zaio, eta horrek nazioarteko proiekzio nabarmena emango dio. Aldi berean, euskal industriaren potentziala kontzentratuko du Bilbao Exhibition Centren (BEC). Eszenatoki aproposa da Europako ekitaldi hori hartzeko, Euskadik erakutsi baitu industria-lurraldearen eta lehen mailako ETEen eredu dela.
Hemen da etorkizuneko industria, zain gaituzu Basque Open Industry-n. Euskal produkzio-sarea indartzeko diseinatutako manufaktura aurreratuko ekosistema baten finkapena aurkezten duen topaketa. Izen-emateko epea zabalik dago.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?