Filtra tu búsqueda

Kloud 2024

Migratu zure zerbitzu digitalak hodeira haien eskuragarritasuna eta segurtasuna handitzeko

Kloud programa 2024

1.6M € Euskadiko enpresek areto teknikoetan edo CPDetan dauden zerbitzuak edo azpiegiturak Cloud komertzialetako inguruneetara migra ditzaten.

Cloud computingari esker, enpresek haien baliabideak erraz eta modu malguan eskala ditzakete. Biltegiratzeko gaitasuna, prozesatzeko ahalmena eta sareko baliabideak beren beharren arabera handitzea edo gutxitzea. Horrek malgutasun handia ematen du enpresaren eskaeran eta hazkundean egon daitezkeen aldaketetara egokitzeko.

Cloud soluzioen hornitzaileek ezartzen dituzten segurtasun-neurri zorrotzek eraso informatikoei lotutako arriskuak murrizten dituzte. Alde batetik, datuak enkriptatu egin daitezke, bai atsedenean, bai transferentzian, eta baimendutako pertsonen baimenak bermatzen dituzten sarrera-kontrol sendoak ere egin daitezke. Hodeian daturik gal ez dadin, hornitzaileek hondamendien aurrean berreskuratzeko sistemak eta aldizka egiten diren segurtasun-kopiak dituzte. Gainera, Cloud soluzioek eskaintzen duten erabilgarritasunaren ondorioz, datuak eta hodeian gordeta dauden aplikazioak ia noiznahi eskura daitezke.

Kloud 2024 laguntzen programak Euskadiko enpresa industrialei 50.000 € arteko dirulaguntza eskaintzen die zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud inguruneetara migra ditzaten. Horrela, etengabe aldatzen ari den ingurune digitalean eguneratuta egotea eta lehiakor izaten lagunduko dugula espero dugu.

Proiektu horiek Cloud zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaile teknologikoek ezarri beharrekoak dira.

Epeak

Hasiera data: 2024-08-29
Amaiera data:
2024-11-15, 23:59retan

2024an, lehen aldiz, sektore mota guztietara zuzenduta egongo dira Kloud programaren laguntzak, eta ez enpresa industrialetara bakarrik

Zer eskaintzen du?

Finantzaketa eta adituen laguntza, zure azpiegiturak hodeira migratzeko

Itzuli beharrik gabeko % 50eko laguntza, gehienez ere enpresa bakoitzeko 50.000 €-koa, euren zerbitzuak eta azpiegiturak barneko areto teknikoetatik edo Datuak Prozesatzeko Zentroetatik (CPD) hodeiko eremu komertzialetara migratzea ahalbidetuko dien plan bat garatzeko eta ezartzeko, adituen laguntza teknikoarekin. Modu horretan, eragiketen eraginkortasuna eta zibersegurtasuna hobetzea da helburua.

Kanpoko enpresa aditu bat kontratatu ahal izango duzu, egoeraren gaineko diagnostiko bat egin dezan eta hodeiko azpiegitura edo zerbitzuetan soluzioak ezartzeko aholkularitza teknikoa eskain dezan.

Zure azpiegitura hodeira migratzeko behar duzun hardwarea erosteko erabil dezakezu itzuli beharrik gabeko dirulaguntza.

Lizentzien ordainketa ere barne hartzen du, gehienez ere 12 hilabetez.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia

Diseinatu zure negozioak behar dituen hodeiko estrategiak eta hodeira migratzeko plana

Laguntza integrala

  • Diagnostikoa eta hodeiko soluzioak ezartzeko aholkularitza teknikoa.
  • Hodeiko inguruneetara migratzeko behar diren ekipamendu eta lizentzien kostua.

Kanpo-aholkularitza

  • Kontratatu kanpo-aholkularitza baten zerbitzuak, egungo egoeraren gaineko analisia egin dezan.
  • Lagungarria izango zaizu Hodeira Migratzeko Plan bat prestatzeko, zure negoziorako egokienak diren hodeiko zerbitzuak aprobetxatuz.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak

  • Gehienez, proiektuaren gastuen % 50 edo 50.000 €.
  • Lizentzien kostua ordainduko dizugu lehenengo urtean zehar.
  • Esleipenak bata bestearen jarraian egingo dira, eskuragarri dauden funtsak agortu arte
Norentzat da?

Azpiegiturak hodeira migratu nahi dituzten Euskadiko enpresa guztiei zuzenduta

  • Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresak, edozein neurritakoak, autonomoetatik hasi eta enpresa handietara arte.
  • BERRIA: Aurten, sektore mota guztietara irekita egongo da laguntza, eta ez soilik sektore industrialera. Aprobetxatu aukera!

 

Hobetu zure enpresaren segurtasuna eta eraginkortasuna, hodeira migratuta

Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologia

Zure enpresako azpiegitura teknologikoa modernizatzeko unea iritsi da!

Laguntza integrala eskaintzen dizugu, hodeira migratzeko prozesu osoan. Hasteko, eta oraindik egin ez baduzu, kanpoko aholkularitza espezializatu bat kontratatu beharko zenuke, Hodeira Migratzeko Plana diseina dezan. Eta dagoeneko plana diseinatuta baduzu, proiektu mota hauek martxan jartzea finantzatuko dizugu:

Zure enpresaren hodeiko estrategia definitzearekin lotutako gastuak ordainduko dizkizugu.

Enpresa aditu bat kontratatu beharko duzu, hodeiko proiektuetan espezializatua, egoeraren gaineko diagnostiko bat egin dezan eta hodeiko azpiegitura edo zerbitzuetan soluzioak ezartzeko eta horiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko aholkularitza teknikoa eskain dezan.

Horrela, jarraian definituko ditugun beste tipologietarako aurreproiektu gisa balioko dizu proiektu horren emaitzak.

Barneko Datuak Prozesatzeko Zentroak (CPD) hodeiko ingurune komertzialetara eraman ahal izango dituzu. Norbere datu-zentro bat mantendu beharrean, azpiegitura sendoa (adibidez, energia, hozte-sistema, segurtasun fisikoa eta abiadura handiko Interneterako konexioak) eskaintzen duten instalazio espezializatuetan espazio bat alokatzeko aukera emango dizu laguntzak.

Hodeiko zerbitzu-hornitzaile batera migratu ahal izango dituzu zure datuak. Hainbat mota daude: partekatua, zerbitzari pribatu birtuala (VPS) eta dedikatua.

Modu horretan, datuen segurtasuna eta babesa areagotzea lortuko duzu, hodeiko zerbitzu-hornitzaileek zibererasoetatik babesteko neurri zorrotzak ezartzen baitituzte.

Baliabide informatiko birtualizatuak kontratatzea ahalbidetzen dizu laguntzak. Baliabide horiei esker, eskalagarritasun eta malgutasun handiagoak izango dituzu, zure enpresa hazi ahal izateko eta aldaketetara egokitu ahal izateko.

Sarbidea, eraginkortasuna eta zerbitzua hobetuko dira, datu eta aplikazio informatikoen erabilgarritasun eta jarduera-denbora handia bermatzeko.

Zure enpresaren hazkundea bermatzen du, zure datuak eta zerbitzuak hodeira migratuz

Gastu hautagarriak

Enpresa eta urte bakoitzeko 50.000 €-ra arteko dirulaguntzak, itzuli beharrik gabekoak, hodeira migratu ahal izateko

Enpresa onuradun bakoitzak urtean gehienez ere 50.000 euroko dirulaguntza jasoko du. Eta inbertsioaren % 50 ordainduko dizugu, honako kontzeptu hauetako bakoitzean:

Proiektua gauzatzeko aholkularitza-lanekin edo softwarearen garapenarekin lotutako aurrekontuaren % 50, gehienez.

Kontzeptu honen aurrekontuak ezin du 100.000 euro baino handiagoa izan.

Era berean, hodeira migratzeko zure proiektua gauzatzeko behar dituzun ekipamendua edo hardwarea eta lizentziak erosteko aurrekontuaren % 50 emango dizugu, gehienez.

 

Lehenengo 12 hilabeteetan zehar bakarrik ordainduko dugu lizentzien kostua.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Bai. Proiektuak kanpoko enpresa adituek egin behar dituzte. Laguntza-programa industriarekin lotutako industria- eta zerbitzu-enpresei zuzenduta dago.
Enpresa horiek ez dute halakoak aurrera eramateko ezagutzarik; izan ere, gehienetan ez dute teknologia horretan espezializatutako barneko langilerik izaten.

Gainera, logikoa da teknologia horietan espezialistarik ez izatea, normalean ez baitira haiek eskaintzen dituzten zerbitzu edo produktuen parte. Horregatik, kanpoko enpresa adituen zerbitzuak kontratatu beharko lituzkete.

12 hilabete dituzu proiektua aurrera eramateko. Epea eskabidea behar bezala beteta bidaltzen denean hasiko da. 12 hilabete horietan proiektua amaitzen ez baduzu, beste 12 hilabetez luzatzeko eska dezakezu.

Epe horretan, proiektuaren likidazioa eta txosten tekniko-ekonomikoa egin behar dituzu, fakturak aurkeztu eta abar.

Ez dira diruz lagunduko artikulu honetan deskribatzen diren eta erakunde onuradunaren beraren katalogoaren barruan dauden produktuak/zerbitzuak.

Salbuetsita daude zuzenean edo zeharka, jasotako dirulaguntzaren xede diren arloetan zerbitzuak eskaintzen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresetan % 25eko edo gehiagoko partaidetza duten edo beren gobernu-organoetan erabakitzeko gaitasuna duten enpresak.

Horren bidez, programan parte hartzen duten edo parte har dezaketen erakundeen arteko independentzia eta autonomia zaindu nahi da.

Aholkularitza- eta/edo ingeniaritza-gastuek proiektuaren onartutako aurrekontu orokorraren % 20 osatuko dute gutxienez. Hardware- eta/edo software-gastuek proiektuan onartutako aurrekontu osoaren % 50 osatuko dute gutxienez.

Enpresa onuradun bakoitzak proiektuari lotutako aholkularitza-, ingeniaritza-, hardware- eta software-gastuetarako izango duen urteko dirulaguntza % 50ekoa izango da (gehienez ere 30.000 eurokoa).

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Bultzatu zure enpresaren produkzio-hobekuntza, Cloud zerbitzuetara migratuz.

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bete zure eskaera Kloud Programako laguntzak eskuratzeko.

Lotutako laguntzak

Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu