Irailaren 22.egun honetako IndeusBerrik Zibersegurtasun Industriala izeneko laguntza programa nabarmendu nahi izan du, aste bete baino ez delako gelditzen eskaerak aurkezteko epea betetzeko. Gaitasun Digitalen europar urteari ere erreparatu dio gaurko agerraldiak, enpresei zuzendutako jardunaldia egingo baita urriaren 3an gai honen inguruan, baita Bilbo Zientzia Plaza ekitaldiari ere, azken egunetan sartu baita erakusketa eta Bidebarrieta Zientifikoa ekimenarekin. Eta amaitzeko, ohi denez, Industria berriaren hiztegiari hartutako berba berri bat: IT/OT konbergentzia.
Bilbo Zientzia Plaza: Erakusketek eta Bidebarrieta Zientífikoak irailaren 30era arte izango dute jarraipena.EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako ekitaldia irailaren 11an hasi zen eta irailaren 30era arte izango ditu ekitaldiak hiriko toki desberdinetan. Ezagutza zientifikoak transmititu, gai zientifikoei buruz hitz egin, zientzia ikasi eta zientziaz gozatzea da antolatzaileen nahia, Bilbon zientzia izan dadila protagonista. Adin guztietako publikoari zuzendutako ekitaldi ugarik osatzen dute aurtengo egitaraua, Bilboko gune desberdinetan egingo diren ekitaldiak, besteak beste Euskalduna Jauregia, Bidebarrieta liburutegia edota Bizkaia Aretoa.
Nola egin dezakete aurrera euskal enpresek Gaitasun Digitalen Europako Urtean? jardunaldia.Urriaren 3an, Bilboko Itsas Museoan egingo da galdera honi erantzuteko jardunaldia. Helburua da euskal enpresei laguntza ematea beren langileen gaitasun digitalak hobetu ditzaten eta hobekuntza hori eraldaketa teknologiko-digitaleko estrategiara egokitu dezaten. Besteak beste parte-hartzaileak gaitasun digitalen garrantziaz kontzientziatzeko eta gaitasun horiek berrikuntzan eta laneko produktibitatean eragin positiboa izan dezaketela ulertarazteko.
Gaitasun digital garrantzitsuei buruz gogoeta egin eta haien hobekuntza nola aktibatu hausnartzeko esparru praktiko bat ematea parte-hartzaileei.
Urriaren 2an bukatuko da Zibersegurtasun Industriala laguntza programara eskaerak aurkezteko epea.Euskadiko industria-sektorearen zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatzeko, Zibersegurtasun Industriala programak itzuli beharrik gabeko 18.000 € diru-laguntzak eskaintzen ditu enpresa eta urte bakoitzeko. Industria adimendunerantz egindako eraldaketak eta honek dakarren konektibitateak agerian uzten dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela Euskadiko industria-enpresak gero eta hobeto prestatuta egon daitezen eraso zibernetikoei aurre egiteko, eta mehatxu hauen aurrean beren datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izan ditzaten.
“IT/OT konbergentzia” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Informazioaren teknologiako sistemak (IT) teknologia operatiboko sistemekin (OT) integratzeko prozesua. IT sistemak datuen eta informazioaren tratamendu automatikoaz arduratzen dira; OT sistemak, berriz, hardwareari eta softwareari dagozkio, hau da, aldaketak detektatu edo eragiten dituzte industriaren alorreko prozesu fisikoetan, zuzenean monitorizatuz edo gailu fisikoak kontrolatuz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?