Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 iraila, 2023 Finantziazioa Renove Smart Industry programa

Arantxa Tapia sailburuak iragarri du 8 milioira zabalduko dela euskal industriarako makineriaren RENOVE Plana

Makineria berrietan inbertitzeko borondatea erakutsi dute euskal enpresek, eta Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euroan handitu du laguntza horien zuzkidura

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Hannoverreko EMO 2023 makina-erremintaren Europako azokarik garrantzitsuenean dago gaur, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza baten buru. Bisitaren helburua da bertan dauden euskal industria-enpresei babesa ematea. Sailburuarekin batera, Mikel Amundarain Industriako sailburuordea eta Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusia daude.

Euskadiko 36 industria-enpresak parte hartzen dute “Innovate Manufacturing” lelopearekin ospatzen azoka honetan. Ekitaldi hori metalak ebakitzeko eta konformatzeko makina-erremintetara bideratuta dago batez ere, baita produkzio-sistemetara, doitasuneko tresnetara, automatizaziora eta digitalizazio industrialera ere.

Testuinguru horretan, Tapia sailburuak iragarri du 8 milioi eurora arte handituko dela Renove programaren aurrekontua, hasiera batean 5 milioi eurokoa zena, 4.0 industriarako makineria eta ekipamendua berritzeko. SPRI Taldeak egiaztatu du euskal enpresek erantzun handia eman diotela programa horri, dinamismoa eta inbertitzeko borondatea erakutsi dutelako. Hori dela eta, hasierako partida handitzea erabaki da.

Programaren eskaerak egiteko epea uztailean jarri zen abian eta azaroaren 8ra arte dago zabalik. RENOVE INDUSTRIA 4.0 programaren helburua da makineria eta ekipamendu aurreratu berrietan (hardware eta software) inbertsioak sustatzea, industria-inguruneak modernizatzeko, Fabrikazio Aurreratuaren esparruan 4.0 Industriako proiektuei aurre egin ahal izan diezaieten.

Helburu horrekin, RENOVE INDUSTRIA 4.0 programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen modalitatea hartzen du, eta 8.000.000 €-ko aurrekontua du. Programa hori industria-produkzioari lotutako industria- eta zerbitzu-enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago, makineria edo software berriak eskuratu ahal izateko, produktibitatea hobetzeko eta 4.0 Industrian kokatutako proiektuei aurre egiteko.

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Azpiegiturak
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak