Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 iraila, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

F2P Campus munduko Free-To-Play bideojokoen lehen campusak amaiera eman dio bere 4. edizioari azken Demo Day batekin

Gasteizko F2P Campusaren laugarren edizioa amaitzera doa parte hartu duten bost taldeek egindako bi hilabeteko lan trinkoaren ondoren
F2P campus demo day Vitoria-gasteiz

F2P Campus: Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak bultzatutako ekimen honek aurtengoan ere hautatutako proposamenek beren bideojoko-proiektuak azeleratu ahal izatea ahalbidetu du. Izan ere, Kubatik, Turkiatik, Txiletik eta Kataluniatik datozen bost talde horiek egindako aurrerapauso guztiak erakutsi dituzte Gasteizko Kubik Aretoan egingo den azken Demo Day batean.

Ekonomia Garapeneko eta Berrikuntzako diputatu Saray Zarateri, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastiri eta Euneiz Unibertsitateko Bideojokoetako eta Multimediako Graduetako zuzendari akademiko Sandra Samperri egokitu zaie campusaren azken ekitaldi hau inauguratzea. F2P Campusa erreferentziazko hitzordu gisa finkatu da jada bideojokoen sektorean; izan ere, Espainian bakarrik, espero da aurten 1.630 milioi baino gehiagoko fakturazioa izatea, eta zuzenean enplegua ematea ia 11.000 laguni.

Ekimena BIC Arabak koordinatzen du, Katoid enpresaren zuzendaritzapean, eta, gainera, Gasteizko Udalaren, Euskaltel Fundazioaren, Vital Fundazioaren eta AWS for Games erakundearen babesa ere badu.

Saray Zarateren hitzetan, Ekonomia Garapeneko eta Berrikuntzako diputatua, “Gaur berriro ere argi geratu da ekimen arrakastatsu baten aurrean gaudela, erakundeetatik gauzatzen ari garen estrategia berritzaileekin erabat lerrokatuta. Sormenezko kultura industrien sektoreari ateak irekitzen dizkio, eta, aldi berean, Araba profesionalei aurkezteko balio digu, lurralde erakargarria baita beren proiektuak garatzeko. Ekosistema horrek aukera eman die gaur aurkezten dizkiguten aplikazio horiei aurrera egiteko, eta ziur etorkizunean askoz gehiagorekin egingo duela, F2P Campus erreferente bihurtu baita mundu mailan, eta edizio honetako partaideak Lurraldeko eta ekimen honetako enbaxadore berrietan”.

Bi hilabeteotan egin duten lanarengatik taldeak zoriondu eta haiei ekintzailetza emankorra izan  dezatela opa ondoren, Bideojokoetako eta Multimediako titulazioen zuzendari akademiko  Sandra Samperrek azpimarratu du unibertsitateak hartuko duela orain F2P Campusaren  lekukoa eta bideojokoetako prestakuntza “apustu iraunkor” bihurtuko duela ikasturte honetatik  aurrera Bideojokoen Diseinuko eta Garapeneko gradua eta Bideojokoetarako Arteko gradua  emateari esker.

Era berean, uste sendoa du EUNIZ, campus azeleratzaile honen egoitza izaten  jarraitzeaz gain, elementu bultzatzailea ere izango dela bideojokoaren industria Euskadin  sendotzeko asmoz norabide berean elkarrekin arituko diren talde berriak sortzeko.

Uztailaren 17an hasi zen F2P Campus ekimena dozena bat nazionalitate baino gehiagoko hogeiren bat izangaien artean aukeratutako bost taldeak iristearekin batera, eta Demo Day honekin itxi du ekitaldiak bi hilabeteko lana, talde horiei beren bideojoko-proiektu guztiak garatzeko aholkuak eman dizkieten arlo horretako 26 mentore eta nazioarteko adituren presentziarekin. Gainera, aditu horietako 7 jendeari irekian zuzendutako beste hainbeste doako hitzaldiren protagonista izan dira, bideojoko baten diseinuaren hainbat alderdiri buruzko hitzaldiekin.

150 lagunek baino gehiagok  parte hartu dute topaketa horietan. Gure lurraldean bideo-jokoaren industria bultzatzen jarraitzea  da helburua, bokazio berriak sorraraziz, eta ekosistema ekintzailea eta enpresa berrien ekosistema  sortzailea sendotuz. Ospe handiko hainbat profesional izan ditugu hizlarien artean, hala nola Miikka  Harjuntausta, Julia Ljuk, Alba Iniesta, Javier Barnes edo Fran Bravo, besteak beste.

gamesacademy.eus

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak