Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 urria, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

BAEA startup-ak irabazi du emakume ekintzaileentzako Soir.ee Mademoiselle Basque lehiaketa

Enpresa txiki eta ertainak deskarbonizatzea ahalbidetuko duen prototipo bat garatzen ari da Esther Blanco sortzailea
Esther Blanco Rayón BAEA Algas

BAEA startupak, Basque Algae and Engineering Aplication, “Soir.ee Mademoiselle Basque” saria irabazi zuen atzo, urriak 3, Garapen Jasangarrirako Helburuekin konprometitutako emakume ekintzaileei bideratua.

Sortzailea Esther Blanco Rayón UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko eta Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU) irakasle eta ikertzailea da, eta adierazi du prototipo bat garatzen ari dela, enpresa txiki eta ertainei karbono aztarna murriztea ahalbidetuko diena. “Baita bizilagunen komunitateetako galdara komunitarioei ere”, gehitu du sarituak.

Blanco Rayónek, Zoologia eta Animalien Biologia Zelularreko Saileko irakasle eta ikertzaileak, prototipo bat garatu du gasak deskarbonizatzea lortzeko (CO2-a oxigeno bihurtzea) hainbat alga motaren bidez. Erabiltzen duen prozedura da enpresek zein galdara komunitarioek beren tximinietatik aireratzen dituzten gasak mikroalgen kultibo batera bideratzea, CO2 hori gorde eta eraldatu dezaten. “Gas emisio horiek egin eta kutsadura areagotu beharrean”, azaldu du Blancok.

Era berean, algei etekin handiagoa ateratzeko, Blanco Rayónek argiztapen sistema automatizatu bat patentatu du, alga mota bakoitza garatzeko baldintza egokiak lortzen dituena. BAEAk patentatu duen argiztapen sistema horren indarguneetako bat da, Blancok aitortu duenez, edozein lekutara egokitu daitekeela; ez du axola non ari diren mikroalgak hazten, “sistema hori erabiltzeko aukerak mugagabeak direlako”. Gaur egun, sistema horren softwarea hobetzean eta finantzaketa bilatzean zentratuta dago enpresa, “badakitelako” haien ideiak diruzko onurak eta diruzkoak ez direnak ekarriko dituela, beste ikertalde batzuekin lankidetza, esaterako.

BAEA startup-aren arrakasta ez da Esther Blancorena soilik, baizik eta “baita Plentziako Itsas Estazioarena (PiE-UPV/EHU); ZITEK, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko ekintzailetzari laguntzeko programarena; BEAZ-ena  eta SPRI-rena ere”.

‘Soir.ee Mademoiselle Basque’

Lehiaketa horren helburua zen herritarrak sentsibilizatzea genero berdintasunaren garrantziaz, emakumeek biologian edo ingeniaritzan parte hartzeko dituzten eskubideez, eta artearen eta negozioen munduan jasangarritasunak duen garrantziaz.

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak