Eusko Jaurlaritzak Basque Talent ekimena bultzatzen du. Egitasmoaren helburua da enpresa teknologikoetara talentua erakartzea eta, horretarako, urriaren 9an jardunaldia egingo dute Bilboko BAT dorrean (Bizkaiko Aldundiaren ekintzailetzaren zentroa). Egitasmoaren izena Basque Employer Branding Programme da, eta erakundeei, talentua erakarri eta fidelizazioa lortu nahi eta behar duen enpresa gisa, haien posizionamenduan laguntza emateko prestakuntza-programa bat da, haien balio-proposamena hobetzen laguntzeko.
Hala, urriaren 9an, Alfonso Alcántarak, pertsonen eta komunikazioaren arloko aholkulari ezagunak ponentzia bat egingo du Basque Employer Branding Programme programaren barruan. Izen emateko epea zabalik dago dagoeneko. Horrez gain, bost moduluak aurkeztuko dituzte: urriaren 24 eta abenduaren 19 bitartean Euskadiko parke Teknologikoen Sarean egingo dituzte (izen-ematea ere zabalik dago). Modulu horiek gai espezifikoak izango dituzte.
Moduluen lehen atalean, gaian aditua den pertsona batek marko teorikoa, tresnak eta metodologiak azalduko ditu. Bigarren zatian, enpresek eta profesionalek gaiarekin lotuta egin dituzten jarduketak eta izandako esperientzia partekatuko dute, eta erakunde parte-hartzaileen arteko lankidetza-espazioa sortuko dute, jorratzeke dauden beharrezko aldaketei buruz gogoeta egiteko.
Askotariko gaiak landuko dituzte: talentuaren kudeaketa ikuspegi estrategikotik; talentua erakartzeko online eta offline kokatzeko estrategiak; erakartzeko prozesuaren diseinua; eta, dibertsitatea, kultura eta lidergoa, fidelizaziorako funtsezko prozesuak.
Ekimena Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean dauden enpresei zuzenduta dago hasiera batean, enpresa horien tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere. Talentua erakartzeko zailtasunak dituzten, fidelizazioa handitzeko pertsonen garapenerako beste modu batzuk ezagutu nahi dituzten, egungo langileekin edo etorkizunekoekin duten lotura lantzea garrantzitsua iruditzen zaien, ekintza zehatz jakin bat abian jarri duten edo employer brandingean hasi arren oraindik plangintza eta estrategia espezifikorik ez duten enpresei dago zuzenduta batik bat.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?