E-mprende lehiaketa plataforma digital gamifikatuen bidezko lehiaketa bat da (jolasaren berezko teknikak eta metodologiak erabiltzen dira, kasu honetan bezala, ez ludikoak), eta hilabete batez fikziozko enpresa bat zuzentzera gonbidatzen du. Horrela, Euskadiko unibertsitate-komunitatean ekintzailetzarako gaitasun handiena duen pertsona bilatzen du.
Ekimena Eusko Jaurlaritzak babesten du, SPRI Taldearen bidez, hiru foru aldundiekin batera (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba). Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen laguntza du.
E-mprende Gestionetek garatu du. Euskal enpresa-talde honek 20 urte baino gehiagoko esperientzia du software eta soluzio digital berritzaileak diseinatzen eta garatzen, gamifikazioan espezializazio handia izanda.
Ekimen honek Euskadiko unibertsitate-komunitatean ekintzailetzarako gaitasun handiena duen pertsona bilatzen du. Ildo horretan, espiritu ekintzailea erakustera eta 6.000 euro ere lortzera gonbidatzen du, negozio-ideia bat abian jartzeko edo irabazleak nahi duenerako erabiltzeko. Gainera, parte hartzen dutenen artean esperientzia positiboa bermatzera bideratuta dago, ahalik eta parte-hartze handiena ziurtatzeko helburua duelarik.
Izena ematea doakoa da; datorren irrillaren 24era arte zabalik egongo da, eta lehiaketa gunea concursoemprende.com-ren bidez egin daiteke. Probak azaroan izango dira.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?