Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 urria, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna Energia

Euskadi ‘off shore’ energia arloko garapenean lider bihurtuko da mundu osoan parekorik ez duen haize-sorgailu flotatzailearekin

Euskadiko SAITEC ingeniaritza-enpresa urtean 2.000 familia ingururi hornitu ahal izateko energia berriztagarria sortzeko gai den prototipoa garatzen ari da Armintzan.

Bizkaian, Armintzako kostaldearen parean, abuztutik itsas hondoari ainguratuta dago uneotan mundu osoan dauden hiru offshore haize-sorgailu flotatzaileetako bat. Plataforma hori Euskadiko SAITEC ingeniaritza-enpresak garatu du EEEren eskutik eta, Kantauri itsasoko baldintza gogorretan ere, energia berriztagarriaren 2MW (2.000 familia ingururen urteko kontsumoaren baliokidea) sortzeko prestatuta dago Made in Basque Country programan SAITEC Offshore Technologieseko operazioetako zuzendariak, David Carrascosak, duela gutxi iragarri duenez.

 Proiektu hau sektorerako mugarria izan dela esan al dezakegu?

Bai, DemoSATH enpresa eoliko flotatzailearen 2MWko proiektua itsasoko energia eolikoaren sektorean mugarria dela esan dezakegu. Energia eoliko flotatzailea da itsasoko energia eolikoaren hurrengo muga eta honen moduko proiektuak bideragarritasuna eta potentziala erakusteko baliagarriak dira.

 Hasiera-hasieratik, ingeniaritza aurreratuko injekzio esanguratsua izango da…

Zalantzarik gabe. Haize-sorgailuetarako egitura flotatzaileak garatzea lan konplexua da itsasoaren aldagaiak, eraginkortasuna eta segurtasuna mantentzeko beharra kontuan hartzen baditugu. Horregatik, proiektu honen atzetik kalitate altuko ingeniaritza dagoela esan dezakegu.

Zer testuingurutan sortu da proiektua eta zer helburu du horrek?

Proiektu hau itsasoko energia eolikoaren potentziala uraren sakontasunak oinarri finkoko turbina eoliko konbentzionalak instalatzeko aukerarik ematen ez duen eremuetara zabaltzeko beharretik sortu da. Energia eoliko flotatzailearekin, baliabide eolikoak kostaldeko eremu sakon eta urrunenetan aprobetxa daitezke. Horren helburua da teknologia honen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa frogatzea, matrize energetikoaren dibertsifikazioa bultzatzea eta karbono-isuriak murrizten laguntzea.

Zer neurri ditu prototipoak?

67 metroko luzera, 34 metroko erruna eta, itsas mailaren gainetik, turbinaren abatzaren 70 metro baino gehiagoko altuera ditu.

Zer fasetan dago?

Proiektuak hasi du operazioen fasea, BIMEPen instalatuta. Horrek esan nahi du diseinu-, onarpen-, eraikuntza- eta instalazio-etapak igaro direla eta, orain, energiaren operazio- eta sorkuntza-fasean dagoela.

 Eta zein dira epe laburrerako planak?

Epe laburrerako planek, operazio-fasean dagoen proiekturako, monitorizazioa, datu-bilketa, operazioaren optimizazioa eta lortutako ikaskuntzetan oinarritutako proiektuaren hedapenaren edo erreplikazioaren plangintza barne hartzen dituzte. Dagoeneko hurrengo proiektuan barneratu gara: GEROA proiektua. Horren helburua da 15 MW baino gehiagoko hiru haize-sorgailu instalatzea, oraingoan kostaldetik distantzia handiagora (10 kilometro ingurura).

Zer rol betetzen du Euskadik honen moduko proposamenekin?

Euskadik energia berriztagarriarekin eta teknologia berdeen arloko berrikuntzarekin lotutako konpromiso irmoa erakutsi du. Gainera, DemoSATHren moduko proiektuek teknologia garbiak abian jartzeko eta garatzeko garaian mundu mailan duen abangoardiako posizioa berresten dute.  

 

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Fivemasa: “Isurien kontrola ingurumenerako onuragarria izateaz gain, lehiarako abantailak ere eskaintzen ditu”
Irakurri gehiago
5 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
CTA hidrogeno bidezko hegazkinaren fuselajearekin ari da lanean
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
CRH, eraikuntzan soluzio jasangarriak eskaintzen dituen multinazionala
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
PepsiCo-ren Arabako lantegia zero emisio garbi dituen lehenengoa izango da taldean
Irakurri gehiago
Mikel Lasa, CEO de EIT InnoEnergy Iberia 4 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Mikel Lasa (EIT InnoEnergy): “Startupak funtsezkoak dira mugikortasunaren sektorea eraldatzeko”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak