Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 urria, 2023 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Up Euskadi Start up Zutaz mintzo (gara)

Wegetit, digitalizazio komertzialean adituak, merkaturako zuzeneko konexioarekin

Donostiako enpresak bere bezeroei salmenta-prozesuen digitalizazioan eta haien estrategia komertziala definitzen laguntzen die.
Iñaki Mujika, socio responsable de Digitalización y Pablo Aguilar, socio responsable del área de Estrategia, en las oficinas de Wegetit.

Wegetit enpresen digitalizazio komertzializazioan espezializatuta dagoen, baina merkatuarekiko zuzeneko konexioa duen Donostiako ETE bat da. Horri guztiari esker, negozioaren hazkundea bultzatzen du. Enpresak bere bezeroen estrategia komertzialen ildoak definitzen laguntzen du.

Informazio hau “Zutaz mintzo gara” ekimenaren bidez sortu da. SPRI Taldeak Euskadiko enpresei haien proiektuak beren plataforma bidez ezagutarazteko aukera eskaintzen die.

Enpresa 2006an sortu zen enpresentzako web-proiektuak garatzeko. “Orain 10 urte inguru, digitalizazio komertzialaren arloan hasi ginen lanean eta, azken urte honetan, soluzioari estrategiaren zatia gehitu diogu”, azaldu dute Pablo Aguilarrek, Estrategia arloaz arduratzen den bazkideak eta Iñaki Mujikak, digitalizazioaz arduratzen den bazkideak.

Wegetit estrategia eta digitalizazio komertzialean aditua da. “Enpresa batek estrategia komertziala izan beharko luke; hau da, nora zuzendu nahi duen, zer balio-proposamen duen eta bideragarria den estrategia”. Askotan, enpresak beren balio-proposamenaren, merkatuaren edo lehiakideen gogoeta estrategikoa egin gabe sortzen dira. Edo, bestela, ez dute oso ondo antolatuta izaten”.

Donostiako enpresaren lana lehia mailako gaitasuna mantendu ahal izateko ildo estrategiko komertzialak definitzea da. “Enpresarekin batera egiten dugu lan. Sarbidea izan dezakeen merkatuak identifikatzen dituzu eta onak direla kontzientziatzen laguntzen diezu, askotan ez baitute jakiten. Merkatuaren dimentsioa antolatzen eta lehia mailako abantailarik ba ote duten edo ez duten zehazten laguntzen digu. Hau da, merkatuek behar adinako ibiltarterik baduten eta beste merkatu edo produktu batzuetara ireki behar duten erabakitzen”.

Wegetitek, gainera, barne mailako prozesu komertzialak lantzen ditu. “Lehiakide nagusien eta merkatuetara sarbidea izateko tresna espezifikoen azterketa, adibidez”.

Haien esperientziari esker, enpresek digitalizatzeko beharra dutela, “baina estrategia komertzialarekin lerrokatu gabe, softwarea erosita egiten” dutela egiaztatu dute. “Hain zuzen ere, gure elementu bereizgarria da digitalizazio arloan aitortza jaso dugula eta estrategia komertzialarekiko oso lerrotuta gaudela. Enpresek datuen euskarri den CRM (tresna horri esker, salmenten, marketinaren eta bezeroaren arretaren kudeaketa integratua egin daiteke) bat erosten dute, baina horrek ez du negozioarekin loturarik”.

Digitalizazioa lehia

Digitalizazioa lehia mailako abantaila dela diote, baina “estrategia komertzialarekin lerrokatuta dagoenean. Etorkizunera begira, digitalizazio komertzialik ezean, merkatutik kanpo geratuko zara”.  Horrekin lotuta, kasu zehatzak aipatu dituzte eta horien artean hauek: enpresa batek, bere ERParen bidez (barne-prozesuak kontrolatzeko tresna) “eskarien % 30 zuen, eta gure esku-hartzeari esker, % 100era igaro zen”.

Azpimarratu dutenez, ERPak barnerantz oso orientatuta daude, eta ez merkaturantz. Datuak merkaturantz itzultzen espezialistak gara; merkatuak erosi nahi duena lotzen dugu, ERParen gainetik geruza bat jartzen dugu eta horrek barneko eta kanpoko merkatuarekin kontaktua errazten du.

Eskainitako produktuak era askotakoak dira: business web-a eta produktuaren konfigurazioak, edo eskaintzak eta bezeroen arloak edo B2Bak. Sektore askorentzat egiten dute lan: ekipo-ondasunen fabrikatzaileak, igogailuen enpresak, eskutokiak, bizikletak, kosmetika edo labeak fabrikatzen dituztenak, besteak beste. Bezeroen urteko zorro bizia 20 eta 30 artekoa da.

Gaur egungo langile kopurua 30ekoa da eta horren fakturazioa urtean 1,5 milioi euro ingurukoa da. I+G arloa bere negozioaren ia % 100ekoa da. “Gure helburua da bezeroarentzako soluzio digitalak bilatzea eta, horretarako, derrigorrezkoa da berrikuntza buruan izatea etengabe, merkatuan zer dagoen ikustea, soluzioak bilatzea eta, askotan, merkatuan ez dauden gauzak sortzea”.

Erronka nagusia prozesu komertzialen digitalizazioan erreferente bihurtzea da “gutxienez Euskadi mailan. Horixe bera da gure helburu nagusia. Ez dugu Euskadi eta Espainia mailan beste lehiakiderik ezagutzen”.

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak