Uda eta lehorte-faseak gero eta luzeagoak eta gogorragoak diren munduan, lorategiak zaintzea eta mantentzea gero eta garestiagoa da. Sektore hori, neurri handi batean analogikoa dena, ur-kontsumoa murrizteko soluzio bila dabil, eta teknologia berriak ezarri dituen enpresetako bat Esvenor da.
Espacios Verdes del Norte enpresak lorezaintza-zerbitzuak eskaintzen ditu 2003az geroztik. Sopelan (Bizkaia) kokatuta dago, eta gaur egun 9 langile ditu plantillan. Bezero gehienak lorategi pribatuen jabe dira, partikular edo enpresa gisa. Esvenorek eskaintzen dituen zerbitzuen artean lorategien diseinua eta eraikuntza, ureztatze automatikoen instalazioa eta mantenimendua daude.
2021ean, enpresak SPRI taldearen laguntza jaso zuen lorategi kontuetan adimen artifizialaren erabilera ezartzeko. Orduz geroztik, AAn espezializatutako Fliwer enpresa katalanaren soluzio teknologikoak banatzen ditu. Esvenoren softwarearen bidez, lorategien mantentze-lanak urrunetik egin daitezke, eta, horretarako, instalazioaren egoeran eragiten duten parametro guztiak kontrolatzen dira sentsoreen bidez: hezetasuna, argia, tenperatura, euria… Hala, lorategiaren egoerari buruzko txosten osoa lortzen da, eta bezeroak ere kontsulta dezake, aplikazio baten bidez.
Lorategiak zaintzeko AAren beste faktore bereizgarri bat ureztatze automatikoa da. Sentsoreen bidez, lurreko hezetasuna detekta daiteke, hainbat egoera analizatzeko: ureztatu behar bada, edo euria aurreikusten bada. “Ureztatzea ez da intuitiboa orian dela urte batzuk bezala. Sentsore horiek gai dira ureztaketa bertan behera uzteko, ongarririk behar den ikusteko… Ureztaketa une bakoitzean espezifikoa da, landareak behar duenean egiten da”, azaldu du Jesús Vázquez Esvenoreko kudeatzaileak. Nabarmentzekoa da sistema horren bidez ur kopuru handia aurreztu daitekeela, %30 eta %40 artean hain zuzen ere.
Gaur egun, 5G sareak ezartzeko lanean ari da, bere komunikazioak errazteko eta softwarearen funtzionamendua hobetzeko. Esvenoren hurrengo urratsa sektore pribatuko bezeroak sendotzea da, eta udal-lorategiak zaintzeko esparru berri bat irekitzea.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?