Urriaren 26an, ostegunarekin itzuliko da Euskarabildua Donostiako San Telmo Museora. “Utopiatik egunerokora. Google gabe, aukera burujabeak badira” da aurtengo edizioaren izenburua eta software librea herritarrei hurbiltzeko lan egiten duten kolektiboak eta proiektuak ezagutzeko aukera emango du.
Oso ohituak gaude hirugarrenek doan eta eskueran uzten dizkiguten tresna informatikoak erabiltzera. Baina horien kudeaketa ez dago norberaren esku. Euskarabildua jardunaldiek azken urteetan erakutsi digute modu burujabean kudeatu ezin den teknologiak norberaren koherentzia mehatxatu dezakeela, komunitatearen ekarpenei ateak itxi, hizkuntza txikienei hegoak moztu eta ingurumena zaintzeko ahaleginak zapuztu. Aldiz, hizlari desberdinek adierazi digute teknologia burujabeek aske egiten gaituztela, garena zaintzen dutela eta aukera iraunkorragoen, gizatiarragoen eta arduratsuagoen erakusleiho direla.
Aurtengo Euskarabildua jardunaldietan arreta jarri nahi da teknologia-aukera iraunkorrago, gizatiarrago eta arduratsuago horietan. Hau da, Google unibertsotik haratago, software librea eta burujabea herritarrei hurbiltzeko lan egiten duten kolektiboak eta proiektuak aurkeztuko dira. Besteak beste, Frantziako Hezkuntza Ministerioko software libre eta baliabide irekien proiektu arduradun Alexis Kauffmann-ek hartuko du parte ekitaldian, bertako estrategia digitalaren berri emateko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?