Cyber Surgery duela 6 urte sortu zen ebakuntza kirurgikoetarako erantzun robotiko eta espezifikoak garatzeko. Denbora horretan, Gipuzkoako Parke Teknologiko eta Zientifikoan egoitza duen enpresak bizkarrezurreko kirurgiarako laguntzaile robotikoa garatu du.
“Gure robot kirurgikoak kirurgialaria bizkarrezurrean zehar gidatzen du, oso prozedura arrunta baina arriskutsua”, azaldu du Ainitze Mendizabalek, Berrikuntzako arduradunak, eta hau zehaztu du: “merkatuan dauden beste robot batzuek ez bezala, gure laguntzaileak badu teknologia patentatua, gaixoaren jarraipen etengabea egiteko aukera ematen duena”.
Gainera, Cyber Surgeryk garatutako laguntzaile robotikoari esker, ebakuntza minimo inbaditzaile hori modu zehatz eta seguruagoan egin daiteke. Mendizabalek, besteak beste, onura hauek aipatu ditu: “sendatze azkarragoa izango du, eta ebakuntza ondoko konplikazioak izateko aukera gutxiago”. Bestalde, ospitaleek “gastu gutxiago eta saturazio gutxiago izango dituzte”, azaldu du.
Mendizabalek robotika malgu eta elkarlaneko proiektu honen berri emango du Basque Open Industryn. Euskal industria adimendunaren topaketa azaroaren 13an eta 14an izango da, Bilbao Exhibition Centren (BEC). Zehazki, Cyber Surgeryko Berrikuntzako arduradunak BDIH Konexioaken arrakasta-kasuei buruzko azaroaren 14ko saioan parte hartuko du.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?