Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 urria, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania Europa

Arflu, kalitatea eta teknologia balbula industrialen merkatuan lider izateko

Sopelako enpresak lantegiak ditu Espainian, Saudi Arabian, Txinan eta Indonesian, baita bederatzi bulego komertzial ere mundu osoan, eta Herbehereetako merkatuan sartzea du helburu.

1988an, Fernando Aranak Arflu sortu zuen Bilbon, euskal industria metalurgikoaren enpresa-espiritua zigilutzat zuen enpresa. Hala ere, zenbait inguruabarrek, besteak beste dolarraren debaluazio nabarmenak, negozioa ixtera eta Madrilera joatera eraman zuten Arana. 14 urteren ondoren, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen bere balbula industrialak diseinatu eta fabrikatzeko, eta Arfluren ibilbidea modu “apal baina irmoan” hasi zuen, Juan Arana konpainiaren zuzendari nagusi eta enpresaren sortzailearen semeak dioenez. 

Berpizkunde horrek hedapen baten hasiera ekarri zuen, eta Arflu industria-balbulen fabrikazioan egokitzapenaren, kalitatearen eta teknologiaren erreferente bihurtu zen. Egoitza Sopelan duen arren (Bizkaia), nazioartean ere badu presentzia. Lantegiak ditu Espainian, Saudi Arabian, Txinan eta Indonesian, eta bederatzi bulego komertzial mundu osoko herrialdeetan, baita 50 ordezkari global baino gehiago ere, beren balbula industrialak fabrikatzen eta merkaturatzen dituztenak. Gaur egun, Herbehereetako merkatuan sartzeko lanean ari da. 

Balbulez gain, Arfluko talde teknikoak energia industrietarako lerro osoak eta planta osoak planifikatzen eta diseinatzen ditu, eta horrek, Aranaren arabera, “sistema ekonomikoagoak eta, batez ere, eraginkorragoak” ematen ditu. 

Hiru hamarkada baino gehiagoko esperientziarekin eta Repsol, Aramco, Chevron edo Gazprom bezalako bezeroentzako egindako proiektuekin, Arfluk argi du merkatuan lehiatzeko gako nagusietako bat kalitatea dela. “Hasieratik amaierara, kalitateak erabat eragiten dio enpresaren jarduera osoari, eta, zalantzarik gabe, Arfluren apustu estrategiko handietako bat da. Gure balbulek test zorrotzenak gainditzen dituzte, gure interesik handiena dena zehatz funtzionatzea da “, zehaztu du Aranak. 

Horretarako, zuzendari nagusiak fokua jartzeko bi alderdi nabarmendu ditu. Lehena ezagutza eta koordinazioa dira. “Ingeniari-talde propioa izatea abantaila handia da; izan ere, fabrikazio-zailtasunak bertatik bertara ezagutzeko gai gara, eta momentuan erresistentzia-probak egiteko, ahalik eta kalitate handieneko balbula industrialak lortzeko”, azaldu du. “Horri oso gertutik jarraitzen dio sailen arteko koordinazioak, funtsezko alderdia baita. Ingeniaritza Sailak eredu berriak hobetzen eta sortzen dituen bitartean, Kalitate Sailak ziurtagiriak lortzen ditu eta fabrikazio-prozesu osoa zorrotz gainbegiratzen du, eta gainerakoek berdin”, gehitu du. 

Hori guztia ez litzateke posible izango kontuan hartzeko bigarren alderdia gabe: berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua. “Denbora errealean egiten dugu lan produktua hobetzeko; produktuen eguneratzeak lehiakorrago egiten gaitu eta eredu berriek merkatuan berritzeko aukera ematen digute”, adierazi du Aranak. “Gure politika etekinen zati bat diseinuan inbertitzea da, horrela gure lehiakortasuna bermatzeko”. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak. 

Lotutako albisteak

Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Irakurri gehiago
MEDICA PANEL 14 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment eta Basque Health Cluster erakundeek Datu Sanitarioen Europako Esparruaren inpaktua aztertu dute MEDICAn
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak