Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 urria, 2023 Berrikuntza I+G

Matricik bere jarduera dibertsifikatzearen eta I+G+Bren garapenaren aldeko apustua egin du

Bizkaiko enpresak, tradizioz automozioaren sektorean jardun duenak, aeronautikari zuzendutako lerro berri bat abiarazi du.

Zamudion (Bizkaia) kokatuta dagoen kooperatiba da Matrici, eta ia 60 urteko ibilbidea du. Bere jarduera automozioaren sektoreari zuzentzen da, karrozeriako osagaiak egiteko tresnak diseinatu eta fabrikatuz. 220 bazkidek osatutako plantillarekin, enpresa honek bere jarduera beste sektore batzuetara dibertsifikatzea erabaki du azken urteotan, hala nola aeronautikara, tresneria fabrikatuz eta osagaiak hornituz. 

Matriciren indarguneetako bat nazioartean duen presentzia da. Hain zuzen, bere jardueraren %85 baino gehiago esportaziora bideratuta dago. Automobilgintzako talde handiek konfiantza dute 1964an sortutako kooperatiba horretan, hala nola: Volkswagen, Skoda, Seat, Gestamp, Tower edo General Motors. 

Matriciren beste indarguneetako bat berrikuntzaren aldeko apustua da. Kooperatibak ez du ereduzko produkturik, proiektuak bezero bakoitzaren neurrira garatzen dira. Hori dela eta, Matriciko industria-zuzendari eta gerentekide Imanol Saituak dioenez, “gure konpainiako I+G+B gure barne-prozesuen hobekuntzan eta teknologia eta baliabide berrien integrazioan oinarritu da, punta-puntako sektore batean automobilgintzan lehiakortasun handiagoa lortzeko”. Matricik SPRI Taldearen laguntza jaso du bere berrikuntza-prozesuak hobetzeko, bai trokelgintzaren sektorean, bai aeronautikaren sektorean. 

Matriciren jarduerak eten bat izan duen urte gogor batzuen ondoren, joan den uztailean enpresak hartzekodunen konkurtsoa onartu zuen bideragarritasun-plan berri bat garatzeko. Berregituratze horren bidez, automobilak ekoizteko instalazioetako zerbitzu-eremua indartu nahi du kooperatibak, trokelgintzaren jarduera baztertu gabe. Gainera, sektore aeronautikoari zuzendutako dibertsifikazioarekin, enpresak beste oinarri bat du, eta dagoeneko baditu bezero nabarmenak, hala nola ITP Aero, Alestis, Lauak edo Airbus. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak