Basque Trade & Investment SPRI, Eusko Jaurlaritza Taldeko Nazioartekotze Agentziak, ‘Shenyang Aircarft Industry Corporation’ eta ‘AVIC Shen Fei Civil Aircraft Corporation’ erakundeetako ordezkariak hartu ditu, Txinako aeronautika sektoreko nagusienetarikoak diren bi erakunde eta hauekin erakunde eta empresa-harreman estua mantentze dituenak.
Herrialdeak munduko abiazio merkaturik handiena izan nahi du datozen 15 urteetan. Oondorioz, bidaiari-hegazkinak fabrikatzeko gaitasuna handitu eta bere kate industrial propioa garatu nahi du.
COMACek, bere OEM nagusiak, sektoreko eragile nagusietako bat izan nahi du maila globalean. Bere helburuak lortzeko bidean, COMACek bere hornitzaileei eskatu die, besteak beste, Shenyangy eta AVICi, aurrekaririk gabeko ekoizpen-hazkundeari aurre egiteko.
Beste batzuen artean, COMACek ekoizpenean dauden hegazkin komertzialen bi programa ditu (ARJ21 eta C919) eta garatzen ari den beste bat (C929). C919, A320neo eta 737 MAX familien arerioa, duela gutxi ziurtatu da, eta horrekin urrats garrantzitsua egin da herrialdearen buruaskitasunerantz.
Hala ere, hazkunde hori ezin izango da soilik beren bitartekoen bidez egin, eta, beraz, negozio-aukera ugari sortuko dira atzerriko enpresa espezializatuentzat.
Euskadira egindako bisitan, Shenyangeko presidenteak baieztatu zuen konpainiarekin lan egiteko enpresak identifikatzen ari direla; Ji Ruidongek argitu zuenez, “beren ‘Ramp Up’ arrakastaz ekoizteko irtenbide, ekipo eta osagai berriak eman diezazkieketen enpresak behar dituzte”.
Ainhoa Ondarzabal BasqueTrade-ko kontseilari delegatuak harrera instituzionalean azaldu zuenez, “Euskadirentzat, Txina herrialde estrategikoa da eta, hamarkadetan zehar, bazkide nagusia izan da; gaur egun, euskal inportazioen liderra da jatorrizko herrialdeari dagokionez, eta hamargarrena esportazioen helmuga gisa”. Txina bigarren postuan dago ezarritako euskal enpresen kopuruari dagokionez, 228 konpainiarekin, eta horietatik 118 lantegi produktiboak dira.
Aeronautikaren sektoreko bederatzi euskal enpresak bilera pertsonalak egiteko aukera izan dute, AVIC estatuko taldearen funtsezko parte diren Txinako konpainia horietako arduradunekin harreman profesionalak ezartzeko aukera emanez.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?