Dan Dionise, Europako Batzordeko ‘Justizia eta Kontsumitzaileen A3 Unitateko’ arduradunak, Enpresak Nazioartekotzeko Euskal Kontseiluaren (ENEK) Topaketan parte hartu du Ingurumenarekiko eta Giza Eskubideekiko jokabide jasangarri eta arduratsua sustatzearekin lotutako jarraibideak partekatzeko.
Enpresak Nazioartekotzeko Euskal Kontseiluak (ENEK) aldian-aldian Euskadi kanpora proiektatzen duten administrazio publikoak, ingurune sozioekonomikoa, akademikoa eta erakundeak biltzen ditu.
ENEK proiektua aldizka elkartzen da euskal ekonomiari buruzko gogoetak eta ikuspegiak partekatzeko, orain arte hasitako jardueren emaitzak errepasatzeko eta parte hartzen duten erakunde eta instituzioen inguruan lankidetza ekintza berriak eraikitzeko.
Bilbon izan da SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentzia (Basque Trade & Investment) eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila buru dituen foro honen hirugarren saioa. Aurreko lan-saioetatik, aurrerapen handiak egin dira interes komuneko bi gairen inguruan: ‘Emakumea eta Nazioartekotzea’. Alde batetik, enpresa-eremuan ahalduntzera bideratutako emakumeentzako Mentoring-programa bat abian jarri den aurkezpenarekin, eta, bestetik, ‘Enpresa eta Giza Eskubideak’. Bertan, Europako Batzordeko ordezkari den Dan DIonisek ‘Due dilligence Act on corporate sustainability’, europar zuzentarauari buruz mintzatu da. Izan ere, arau hau ziurrenik, Giza Eskubideen errespetuaren inguruan enpresek hartu beharko dituzten betebehar eta erantzukizunetan mugarri izango da.
Zalantzarik gabe, erronka garrantzitsuak lantalde honentzat, begirada eta ekarpen desberdinak biltzeko helburuarekin sortua izan zena, euren bitartez nazioartekotze arloko erronka garrantzitsuenak aintzat hartuko zituen herrialde-ikuspegi bat eraikitzeko. Horrez gain, helburutzat dauka baita ere euskal enpresei atzerrira proiektatzeko ematen zaien laguntza-eredua hobetzea, aniztasuna eta giza eskubideak errespetatzen dituen nazioartekotze-politika jasangarri eta inklusibo baten testuinguruan.
Gogoratu behar da sei izan zirela Batzordeak hasitako ardatz estrategikoak:
Helburu-gida horrekin, saio bakoitzean indartzen da erakunde barruko zein erakunde arteko koordinazioa, enpresen nazioartekotzea sustatzera bideratutako tresnak optimizatuz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?