Fenomeno klimatikoak eragindako alertak gero eta zehatzagoak dira, eta egunetik egunera gero eta pertsona gehiagoren eskura daude. Horren adibide da Madrilgo Erkidegoko biztanleek duela hilabete euri-jasengatik jaso zuten alerta. Plataforma horietako batean lanean aritu da azken urteotan Neiker zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea.
ClimAlert urarekin lotutako klima-arriskuak iragartzeko tresna bat da. Neikerekin batera, Frantzia hegoaldeko, Portugalgo eta Espainiako hainbat erakundek ere parte hartu dute haren garapenean. Partzuergoaren parte dira: Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia (CSIC), Murtziako Nekazaritza eta Ingurumen Ikerketa eta Garapenerako Institutua (IMIDA) eta Murtzia Eskualdeko Herritarren Segurtasunerako eta Larrialdietarako Zuzendaritza Nagusia (DGSCE) (Espainia); Association Climatologique de la Moyenne-Garonne et du Sud-Ouest eta Chambre D’Agriculture Dordogne (Frantzia) eta Comunidade Intermunicipal Viseu Dão Lafões (Portugal). Europako Interreg Sudoe programak finantzatu du proiektua.
Aplikazio honek hainbat datu meteorologiko eta satelite irudi erabiltzen ditu muturreko baldintza meteorologikoei buruzko alerta aurreratuak eskaintzeko, hala nola uholdeak, lehorteak, lurzorua higatzeko arriskua edo suteak. “Informazio guztia bilduta, plataformak aukera ematen du aldagai klimatikoak aztertzeko, horien artean eremu espezifiko bateko tenperaturak edo prezipitazioak, bai iraganean, bai etorkizun hurbilean. Gainera, alertak igortzeko aukera gaitu daiteke muturreko baldintza meteorologikoak gertatzen badira”, Gorka Landeras NEIKEReko Landare Babes eta Ekoizpen departamentuko ikertzaileak azaldu duenez.
Aplikazioaren eraginkortasuna ondo frogatu da dagoeneko. Urte honetan, Euskadiko lehortea monitorizatzeko erabili dute euskal administrazioek, eta erabakiak hartzeko informazio baliotsua lortu dute. Gainera, 2021an ClimAlertek Frantziako uholde baten inpaktua minimizatu zuen, Garona ibaia bere historiako uholde-atalase altuenetara iritsi zenean.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?