Azaroaren 24an Indeus kideentzat egingo den Barnetegi Teknologikoa eta Instagram, Facebook eta LinkedInerako eduki bereizgarri bat sortzen ikasteko Copywriting eta Storytelling tailerra egingo du Bizkaia Enpresa Digitalak hilabete honetan eta hori ekarri digu gogora gaurko IndeusBerrik, baita Languages Lanean kongresuaren helburuak ere. EnpresaBIDEA egunkaritik hartutako artikulua 30 urte bete dituen Europako merkatu bakarra eta gure Hiztegitik hartutako Bazterketa digitalak osatzen dute buletin hau.
Lan eremuan hizkuntzaren kudeaketak planteatzen dituen erronkak aztertzeko helburua du 2024ko urtarrilean egingo den “Languages Lanean” kongresuak.Lan eremuan hizkuntzaren kudeaketak planteatzen dituen erronkak aztertzeko helburua du kongresuak, eta tokiko zein nazioarteko erreferentziazko eragileek hartuko dute parte. Bi egun, bi egoitza: urtarrilaren 18an Euskalduna Jauregian eta 19an Guggenheim Museoan. Kongresua publiko orokorrari zabalduko zaio, eta izen-ematea martxan dago jada. Lehen edizio honetan, erakunde publiko-pribatuetako arduradunak izango dira protagonista.
Enpresa Digitalak antolatutako tailerra, euskaraz, azaroaren 27an: Copywriting eta storytelling, Instagram, Facebook eta LinkedIn-erako.Eduki bereizgarri bat sortzea, bezero potentzialen arreta erakarriko duena, ikusle huts izatetik jarraitzaile izatera pasa daitezen, ondoren zale izatera (gomenda zaitzaten) eta, azkenik, bezero izatera.Hau da Bizkaia Enpresa Digitalak azaroaren 27rako antolatutako ikastaroaren edukia. Negozio-jabeak edo sare sozialak kudeatzeaz arduratzen direnei zuzenduta dago, baita beren sare sozialetan komunitate fidela sortu nahi dutenei ere, ikusgaitasun objektiboa lortzeko eta, epe luzera, behar zaituztela uste duten bezeroak inguratzeko.
Barnetegi Teknologikoa INDEUS kideentzat: “AI sorkuntzako tresnak”.Adimen artifiziala (AA) oraina da. Urruti gelditu da “etorkizuneko teknologia” gisa zuen posizioa. Gero eta enpresa eta erakunde gehiagok erabiltzen dute AA beren negozioetako prozesuen eraginkortasuna hobetzeko tresna gisa
Barnetegi teknologikoan zehar, parte hartzaileek AI sorkuntzako tresna berriak nola erabiltzen diren ikasiko dute, benetako erabilera kasuak ikusiz; eta tresna bakoitzak dituen mugak eta erabilera arriskuak ere ezagutuko dituzte.
“Bazterketa digital” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Pertsona batek, bere ezaugarri edo egoera konkretu batzuengatik, Internet erabiltzeko edo oinarrizko teknologia digitala baliatzen ikasteko oztopoak izatea eta, ondorioz, gizarte-ongizate eta bizi-kalitate eskasagoak lortzea. Ezaugarri edo egoera horiek izan daitezke pobrezia, desgaitasuna eta abar. Ez bakarrik pertsonek, eremu geografiko zehatz batek ere jasan dezake bazterketa digitala. Horri aurre egiteko, inklusio digitala sustatzen da, hau da, mundu digitalerako sarbide mugatua izan dezaketen pertsona guztiei digitalki alfabetatzeko eta Interneterako sarbidea izateko aukera emateko ekintzak.
“Europako merkatu bakarrak 30 urte: nola egokitu garai berrietara” EnpresaBIDEA agerkarian.Hiru hamarkada dira Europako merkatu bakarra sortu zenetik. Urteurren borobila, etorkizunaz hausnartzeko atea zabaltzen duen horietakoa. Lan hori, oraingoan, Enrico Letta Italiako Lehen Ministro izandakoaren esku dago, merkatu bakarraren etorkizunari loturiko sakoneko ikerketa lana eskatu baitio Europako Batzordeak martxorako. Erronkari aurre egiteko, "Bruselako burbuiletik" atera eta landa lanean murgiltzeko beharra ikusi du italiarrak. Hala iritsi da BECera, SME Assembly jardunaldira.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?