33 urteko ibilbidea du Versiak, eta teknologian, digitalizazioan eta berrikuntzan oinarritzen du bere balio-proposamena. “Soluzio globalak, anbizio handikoak, berritzaileak formulatzen ditugu, gure alor anitzeko taldeen aditu-lanean oinarrituak, eta, horri esker, soluzioak, zerbitzuak, produktuak eta gure bezeroei laguntza eskaintzen diegu beren erronkak eta negozio-kezkak konpontzeko”, azaldu du Eunate Ramirez de Miguelek, konpainiako presidente exekutiboaren ondokoak.
Ramirez de Miguelek berriki parte hartu du Basque Open Industryn, Euskadiko Adimen Artifizialaren-ren aplikagarritasunaren egoerari, erronkei eta aukerei buruzko saioan. Alde horretatik, Versiako ordezkariak esan duenez, “teknologia-sektorea da teknologia horien balio-ekarpenaren ardatza. Integratzaile teknologikoak izan behar dugu, soluzio horiek gure bezeroen negozio-erronkei eskaini behar dizkiegu, eta haien lehiakortasuna bermatzeko hain beharrezkoak diren eraldaketa horiek gauzatzen saiatu behar dugu”.
Erronkei dagokienez, Ramirez de Miguelen ustez, Versiak bi eginkizun nagusi ditu: “batetik, teknologia horiek gure bezeroek dituzten azpiegitura horietan ezartzea; eta, bestetik, AAren teknologia sortzea. Versian etengabe ari gara berritzen eta produktu berriak aztertzen, merkatu globalean ere lehiatu ahal izateko”.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?