Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 Azaroa, 2023 I+G BDIH BDIH konexio programa Hazitek programa

Ulma Forged Solutions, briden munduko liderra AEBn eta Ekialde Ertainean

Enpresak Oñatin eta Lazkaon ditu ekoizpen-lantegiak, eta SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso du. Fakturazioaren % 90 baino gehiago esportatu egiten du.
Ulma Forged-eko langileak..

Oñatiko enpresa bat da Ulma Forged Solutions. Munduko liderra da karbonoz eta material bereziz egindako bridak (hodien arteko lotura-elementuak) fabrikatzen, AEBn eta Ekialde Ertainean. Urtean 120 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu, eta % 90 baino gehiago esportatu egiten du. SPRI Taldearen laguntza ekonomikoa jaso du, BDIH Konexio programaren bidez. Programa horren baitan, Basque Digital Innovation Hubek ETE-en esku jartzen du fabrikazio aurreratuko aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua, prestakuntzarako, ikerketarako, testatzeko eta baliozkotzeko.

Gasteizera lekualdatu zen forja bateko langile batek sortu zuen enpresa 1962an, Oñatin. Aurreko enpresak utzitako instalazioak erabili zituzten eta kooperatiba bat eraiki zuten forjatutako piezak fabrikatzeko, Enara izenarekin.

“Tailer mekaniko gisa hasi ginen. Kontrakolpeko lehenengo mailua erosi genuen eta bridak fabrikatu genituen”, gogoratu du Meritxell Sánchezek, Ulma Forged Solutionseko CEOak. 2000. urtearen hasieran, enpresa mundu mailako liderra zen karbonozko briden fabrikazioan, gama baxuan.

Kostu baxuko herrialdeak haien negozioarentzat mehatxua zirela ikusi zuten urte haietan, eta 2005ean beste estrategia bati heldu zioten. Hala, balio erantsi handiagoko produktuak egiten hasi ziren. “Biltegiei eta banatzaile handiei saltzen genizkien bridak, eta estrategia aldatu genuen. Brida txikiak zein handiak eta material posible guztietako bridak fabrikatzea eskatzen zuten proiektuetan sartu ginen”.

Enpresak 40 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen aldaketa hori egiteko, eta forja fabrika bat erosi zuen Lazkaon, “material berezien forjaketari buruzko ezagutza zuena”.

Hiru metro arteko diametroa duten bridak fabrikatzen ditu Ulman Forged Solutionsek. Ingeniaritza-proiektuen negozio-ildo bat ere badu, eta hirugarren hanka bat ere bai, forged components izenekoa, karbonoz, altzairu herdoilgaitzez edo nikelaren aleazioz egindako mota guztietako pieza forjatuak eskaintzen dituena.

Hainbat sektorerentzat lan egiten dute; adibidez, oil gas, trengintza, ekipo-ondasunak, aeronautika eta ibilgailu astunak.

480 langile baino gehiago ditu, eta fakturazioa 120 milioi eurotik gorakoa da. Ulma Forgedek bi lantegi ditu, bat Oñatin eta bestea Lazkaon. Eta bulego komertzialak ditu AEBn, Korean eta Dubain. Bost kontinenteetan saltzen du. Fakturazioaren % 90 baino gehiago esportatzen du, eta aurrekontuaren % 4,5 baino gehiago I+G arlora bideratzen du.

SPRI Taldearen laguntzak

Enpresak SPRI Taldearen laguntzak jaso ditu. “SPRIren lau Hazitek ditugu: bat Mondragon Unibertsitatearekin, aluminioan forjatutako uztaiak garatzeko (beste sektore batzuen artean, trengintzan erabiltzen da material hori, pisuak arintzeko eta jasangarritasuna hobetzeko); Tecnaliarekin, bat digitalizaziorako, eta beste bat titanioaren eta aluminioaren forjaketarako tresneria berriari buruzkoa; eta Idekorekin entsegu ez-suntsitzaileetarako prototipo bat, adimen artifizialaren bidez”.

Gainera, BDIH laguntza bat jaso dute. “Merkatuaren gorabeherak jasaten ditugu, eta plangintza-sistema aldatu dugu (orain fabrikazio-kostuetara bideratuta dago). Posizionamendu estrategikoa eta materialen banaketa (lehengaiak, SE eta amaitutako produktuak) lantzen ditu sistema horrek, eta adimen artifiziala gehitzen zaio, patroiak hautemateko. Hala, eskariaren aldaketetatik ikasten du eta fabrikazio-aginduak bidaltzen ditu. Stocka eta ekoizpena doitzen ditu, uneko benetako eskariaren arabera. Mondragon Unibertsitatearekin garatu dugu”.

Fakturazioa eta langile kopurua handitzea dira etorkizuneko erronkak. “Erronkarik handiena trantsizio energetikoari heltzea da, eta horretarako zaintza-sistema bat sortu dugu, merkatuko arloak eta teknologiak kontrolatzen dituena. Dibertsifikatu egin behar dugu, eta trantsizio energetiko horretan bilatzen ditugu aukerak”.

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak